Izen ala ez izen

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-04-29 16:49
2

Seme-alabak(*) mundura ekartzeak baditu bere matrakak. Lehena –first but not last- da umeei izena ipini behar diezula. Ezin zara ibili kaletik: E!, Txo!, Neska! eta horrela ze baten batek denuntzia bat jarri ahal dizu eta hemengo epaileak ezagututa seguru behartzen zaituztela semeari Eduardo eta alabari María edo Cristina ipintzera, esaterako.
Kontua da izena ipini behar diezula. Eta, beti bezala, euskaldunontzat gauzak gatxagoak dira; konplexuagoak, modernoago esateko. Alberto deitzen bazara ez dizu inork esango: “¿Y qué traducción tiene?”, baina Aritz deitzen bazara hor datoz: “¿Cómo se traduce?, edo “Josu es Jesús, ¿verdad?”. Txahalagarria, zinez.

Izena jartzeko orduan kontuz ibiltzea komeni izaten da, ordea. Honako zerrendakoak ez ditut ezagutzen baina probabilitateen teoriaren arabera inoiz existituko dira, seme-alabak ekartzen jarraitzekotan:

¸ Abel Abeletxe Korta
¸ Nerea Azpitarte Zabala (Kike Amunarriz)
¸ Nerea Zabalegi
¸ Hibai Zabala
¸ Hurbil Urrutia
¸ Galder Dudagoitia Preguntegi
¸ Ana Sagasti Anasagasti
¸ Zugaitz Urkia
¸ Haritz Aristi Aretxaga
¸ Arkaitz Roca (Antton Olariaga)
¸ Itxaso Zabala Uharte
¸ Ur Urberuaga Ureta
¸ Aizpea Osaba Alaba
¸ Arritxu Arriandiaga Arriluze Arrillaga
¸ Hodei Urrutia (Itzultzeko eskatzen badizute ezin egokiagoa. Esaiezu Nube Lejana esan nahi duela. Oso “indigena” geratzen da.
¸ Asun Basoko Sasia
¸ Aitor Mena Apaizarena
¸ Hur Urriza Itxaurraga Gaztañaga
¸ Oihan Basoko Mendia
¸ Ekaitz Barea (Oximoron deituko diote Ikastolan)
¸ Maite Egidazu
¸ Lore Igartua
¸ Garazi Lizarra
¸ Zigor Andia
¸ Iraultza Iraeta
¸ Nora Bidea Biot (abizenak neuk ikusiak)

(*) Inoiz ez dakit seme-alabak gidoia tartean ala gabe idatzi behar dudan. Ez da normala.

Patxi

Patxi 2005-04-30 11:38 #1

Joe, sekula okurritu gabe. Nik Iraeta abizena, eta han ondo datorkion izen hori >
Jun eta esaiozu, Guardia Zibilari, geratu zaituen kontrolean, DNIa ahaztu zaizula etxean, eta zure izena Iraultza Iraeta dala. >
Eta nerbioengatik parrea ateratzen zaizula gainera. >
- uy, Iraultza, ya perdonarás. Al girar te he dado con la culata en la cara. Ha sido sin querer, no volverá a pasar.

2006-02-03 15:54 #2

Jeniala, Jozulin! >a ze barreak!Jeniala, Jozulin! >a ze barreak!

Utzi iruzkina: