Gaur pozik nago

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-04-26 13:58
1

Gaur pozik nago, eta ez da eguraldiagatik, ezpada gaur egunkarietan hauxe irakurri ahal izan dudalako:

Hizkuntz ereduen politika kolokan utzi du Jaurlaritzaren azterketak

eta

DBH amaitzean ikasleen %60k ez luke B2 nazioarteko mailako azterketarik gaindituko

eta

D eredukoen herenak ez luke gaindituko

eta

B ereduko herenak bakarrik gaindituko luke

eta

A ereduko inork ere ez luke gaindituko.

Argitze aldera, B2 maila hau euskaltegien 2. maila da, 8-9. urratsa. EGA baino askoz ere maila apalagoa.

Hala ere, esan dizuet, pozik nago. Pozik nago egunero ez dizutelako arrazoia ematen. Eta irudi nezake handiustea edo nahi duzuena baina nik esan nuen. Bere garaian, zegokionak irakurri ahal izan zuen. Ez nuen nik bakarrik esan, ez horixe, baina nik esan egin nuen eta idatzita geratu zen 2002ko azaroan hitzak haizeak eraman ez zitzan. Artikulua bidali nuen sustatu-ra , Euskaldunon Egunkaria-ra, Gara-ra, Deia-ra eta El Correo Español El Pueblo Vasco-ra . Aurreko hiruretan agertu zen, beste bietan ez, ahaztuko zitzaien edo...

Hauxe nioen, besteak beste:

“Euskara ikasi nahi duten helduak gero eta gutxiago dira, datuei erreparatu baino ez dugu egin behar horretaz jabetzeko. Zergatik, ordea? Kultura Sailburuak ba omen daki: “D” ereduan matrikulatutako umeak gero eta gehiago izanik, hezkuntza sistemak bermatzen du gizartearen euskalduntzea. Zenbat eta euskaldun gehiago ekoitzi eskoletatik, orduan eta gutxiagok joan behar izango dute euskaltegietara euskalduntzera. Pozgarria izango litzateke egia izango balitz. Benetan uste al du sailburu-euskaltzainak “D” ereduan ikasitako gazte guztiek (edo gehienek, behintzat) euskara maila ganorazkoa lortzen dutela? Eta “B” eredukoak? Eta “A” eredukoak?”

Baina pozik nago... Ez dakit harrapatzen duzuen nire ironia fina.

Nahikari

Nahikari 2005-04-27 16:51 #1

Guztiz ados zurekin. >
Nik D ereduan ikasi nuen, ikastolan, 18 urte arte. Gaur egun, nire klasekideekin aurkitzen naizenean batzuk ez dira gai elkarrizketa bat jarraitzeko eta erderara pasatu behar gara. >
Batzuk erderaz egiten dituzte ikasketak unibertsitatean (Euskal Filologia ikasten nago eta arlo batzuk erderaz dira... tamalgarria) eta hortxe galtzen da euskara. Behintzat, hori da batzuk ematen didaten arrazoia. >
Ba ez, ez da horrela. Euskara bakarrik ikusten dute eskolako tresna bat bezala. Zergatik ez da erabiltzen kalean? Sistema txarra izango da, baina uste dut bakoitzak ez duela ezer jartzen bere aldetik. >
Ez dakit, nahiko korapilatsua da gaia. Argi dago porrot egin dutela. Ia orain nor jarten duten Hezkuntza Sailburu bezala eta kakanahaste hau konpontzeko gai den.

Utzi iruzkina: