Is there any God?

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-04-21 20:47
1

Egunokaz, hainbeste aitasantu eta aitasantu, buruan bueltaka ibili dut zenbat jendek sinisten duen jainkorik badela. Sinisten al dute, benetan? Are, aitasantuak berak sinisten al du? Betidanik iruditu zait ezetz, aitasantu eta kardinalen bilera klandestino eta konklabistiko horietan euren artean xuxurlatu egiten dutela: “Ahalegindu behar dugu “sekretuaz” jabetu ez daitezen” dio batek; eta besteak: “Bai, gure akabua litzateke”.

Tira, teoria konspiratibo hauetaz aparte badut honetaz zeozer esateko gogoa.

Entzun:

Eman dezagun lagun batek zera esaten dizula:

-Aizu, dragoi gorri bat daukat etxeko garajean.

Ez duzu barrerik egiten, zeure laguna delako bestela... Barrearen aukera baztertuta, nik uste dut hasiera batean harritu egingo nintzatekeela. Harritu, dragoi bat edukitzeko zure garajea handi samarra izan behar delako, pelikula amerikanoetan agertzen direnen modukoa, behintzat –badakizue zelako garajea, pertsiana handiduna, barruan bi auto, motor bat eta tailer mekaniko osoa bertan sartzeko modukoa- . Eta azkenik, harritu, ezin duzulako imajinatu zure lagun bat garajean dragoia daukala esaten.

Berak baietz. Tira. Orduan, esaten diozu ea ikusten uzten di zu n dragoi hori. Eta une horretan zure lagunak diotsu ezin dela dragoia ikusi. Gorria izan arren, ikusezina dela. “To!” pentsatzen duzu. Gehiago pentsatzen duzu eta Sherlock Holmes hari bezala bururatzen zaizu dragoia harrapatzeko modua. Diozu: -Aizu, garajeko zoruan irina botako dugu eta dragoia mugitzen denean oinatzak utzi eta jakingo dugu hortik ibili dela. Zure lagunak irribarrez begiratzen dizu eta dio: -Ez du lurra ikutzen, lebitatu egiten du, flotatu... “To!” pentsatzen duzu, berriro. Ba, isil-isilik egongo gara eta zuk janaria ematen diozunean entzungo dugu jaten edo txiza eta kaka egiten edo puzkerrak botatzen (egoeraren irtenezintasunak eskatologiara bultzatu zaitu).

Egoerak gainezka egiteko zorian dago. Baina, Sherlocken porrotaren ondoren, Watson datorkizu laguntzera. Eta esaten dio zure lagunari: –Aizu, laguntxu: mugimendua sumatzen duten sentsorez beteko dugu garajea. Hori nahikoa ez balitz, sentsore infragorriek tenperatura aldaketarik ñimiñoena igarriko dute eta argiaren espektroaren zabalera osoa hartzen duten argazkiak egingo ditugu. Sentsore sismikoak ere ipiniko ditugu. “Harrapazak!,” hau pentsatu baino ez duzu egiten, ez dezagun ahaztu zure laguna dela.

Zure lagunak irribarrez begiratzen dizu ostera ere eta hitz gutxitan azaldu dizu dragoia ezin dela ez ikusi, ez entzun, ez sentitu, ez somatu, ez usaindu, ez ezer baina, hala ere, berak dragoi gorri bat daukala garajean, hantxe bertan. Eta dragoiak berak bai, dragoiak gu entzun eta ikusten gaituela. Eta ez diogu esango gure lagunari ez daukala dragoirik, ezta? Ez horixe!

Esan ahal dioguna zera da: ze diferentzia dago inola ere atzeman ezin daitekeen dragoiaren eta dragoirik ez egotearen artean?

Horrelako zeozer kontatzen zuen Carl Sagan zientzialariak jainkoaren existentziaz galdetzen ziotenean.

Amaitzeko, jainkoaz duzun jakinmina asetu nahi izanez gero, hona hemen Jainkoaren F.A.Q.-en web orria.

Patxi

Patxi 2005-04-23 02:18 #1

Neri dragoi hori garajean, absurdoa iruditzen zait guztiz. >
Baina konparatzen jartzen naiz, nere buruarekin, gizakiarekin, naturarekin, eta "nere ingurua"rekin, bere esanahirik zabalenean, eta askoz absurdoago egiten zait hau dana. >
Baina hor dago! >
Beraz... Jaungoikoarengan ez dakit, baina gure ezjakintasunaren haunditasunean, horretan bai sinisten dedala. >
Dragoi gorri bat, dena den, askoz sinesgarriagoa da, dragoi arrosa bat baino. Alderik pez!

Utzi iruzkina: