Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

Akordatzen

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-09-27 08:49

Akordatzen naiz irailaren 27 honetan urtero akordatzen naizela hamabi urte nitueneko irailaren 27 hartaz. Akordatzen naiz arnastu zitekeen etsipenaz. Akordatzen naiz asteak geroago “sartuta” zebilen senide batek eman zidan oroigarri hartaz, bisita-txartel baten neurrikoa, aurrealdean krabelin bat –uste dut- odola zeriola eta atzealdean, eskuz idatzitako moduko tipografiaz, hitz batzuk: “Mañana cuando yo muera no me vengais a llorar. Nunca estaré bajo tierra, soy viento de libertad.” Akordatzen naiz gau batez atea jo zutela eta eskailera-burua poliziaz beteta zegoela. Akor...


”Edo suc diñosu gusurra, edo bay herloxuac, seren egusquiac esin esa ley gusurric.” (Mikoleta) “Munduyan ezta gauçaric hayn eder ez placentic Nola emaztia guiçonaren petic buluzcorriric.” (Etxepare) “Ez artu fantasiarik ezkon bazatez eongo zara ardia legez mansorik.” (Lazarraga)


Gure herria goizero garbitzen dute. Oso garbiak dira gure herrian. Goizaldeko ordu batean zabor biltzaileen kamioi megazaratatsua dator: grrrrroaaaaauurrr, karran-karran-karran, grrrrroaaaaauurrr!. Sei ordu eta erdiko atsedenaren ostean, goizeko zazpi eta erdietan, hasiko zaizu eskobatzeko makina: grrrooonnn, grrrooonnn, grrrooonnn!... Eta bere atzetik etorriko da inarra pasatu beharko lukeen langilea motozerra baten motorra daukan airea botatzen duen tramankulu zaratatsu batekin paperak, hostoak eta abar lekuz aldatzen: trrrrruuuuuiiiiinnnnn, trrrrruuuuuiiiiinnnnn, trrrrruuuuu...


Jaietan gaudela eta barraketara eraman gaituzte umeek zarata eta txurro usain artean paseatzera eta, bide batez, euro batzuk “inbertitzera”. Kasualitateak, izan, badirela genioen lehengoan eta -kasualitateak kasualitate- ikusi dut gaur kale nagusitik paseoan nerabezarotik irten berri, artean gazte eta berde ginela, kuadrila osoa maiteminduta gintuen L. Hogeita piku urte ikusi gabe, aspaldi baitzebilen herritik kanpo. Gozoa zen, ttikia zen, irribarre paregabekoa; gure printzesa zen. Bere inguruan gintuen denok tontakeriarik handiena nork egingo berak barre egin zezan, egin ...


Aurrekoan lehiaketa izan genuen. Gaur ere beste lehiaketa bat dakarkizuet baina oraingoan matxuratua. Ez galdetu nola izan daitekeen. Lehiaketa matxuratuta dago eta kito! Igual matxura horrek aldarazi ditu lekuz h -a eta i -a, nork jakin. Badaezpada ere, nik abisatu egiten zaituztet: hona bazoazte ibili kontuz, ni ez nintzateke fidatuko leihaketa matxuratu batekin. Auskalo zer egiteko kapaz den... Hau mundua, hau!


Ideia lehiaketa

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-09-09 10:56

Gaur, lehiaketa. Lehiaketa eta saria, sari ederra. Irakurri arretaz: Ongi etorri “Hamaika ikusteko jaio ginen,... baina hamabi ere ikusiko ditugu martxa honetan” lehiaketara! Prest lehiakideok? Honatx galdera: Jarraian dauzkazuenen artean, zein lekutan EZ zenukete inoiz ere jarriko irudietan ikusten duzuena bezalako dorre elektrikoa? Erantzun posibleak hauexek dituzu: a) Ospitalean, kirofanoaren erdian? b) Gernikako piper labeldunez gainezka dagoen ortu batean? c) Bilboko Gran Viaren er...


Kasualitateak, izan, badira. Mediterraneotik etorri berri ia-ia eta, arrastaka berriro ere, igerilekura ekarri nau familiak, eguraldiak ez du asko laguntzen, baina. Eta, hara non topatu dudan zuen aspaldiko ezagun bat, aurreko batean aipatu nizuen bizkartzaina , bera ere familiarekin igerilekuan. Berbaz egon gara apur batean: bi seme dituela, inguruko herritxo batean bizi dela... Ia hogei urte izango dira azken aldiz ikusi nuenetik. Euskaraz egin dugu, lehen ez zekien. Begirada iheskorrak bota ditu nire besapera zein egunkari neraman jakin nahian, seguru. Laster agurtu dugu elka...


Gaur mezatara joan naiz. Herri txiki batean izan dugu familiako baten urteurren meza eta, aspaldiko partez, sartu egin naiz elizara meza entzutera, herri txikietan ez baitago kalean geratzerik. Harritu egin naiz. Berriro. Harritu egin nau nola oraindik ere jarraitzen duten koreografia eta atrezzo zaharkitu horiek; harritu, abadearen ahotsaren oihartzunak apurtzen duen isiltasunak eta harritu, abadeek oraindik ere esaten dituztenak. Hitz egin nahi nizuen gaur Ezekiel delako baten eskutitz zahar sorta batetik abadeak atera dituen irakaspen harrigarriez edo elkarri...


Hizkuntzak

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-09-01 11:37

Badaude joera batzuk oso geureak ditugunak, betidanik, edo gogoratzeko gai garenetik behintzat, geurekin eraman ditugunak. Nik aurrean daukadan guztia irakurri behar dut. Komunean (aurrian papera eta atzian papera) ezer hoberik eraman ez badut, behintzat, txanpuaren potoan dakarrena irakurtzen dut eta gosaltzen ari naizela zereal kutxetako atzeko aldeko azalpen dietetiko elebidunak (SEM GORDURA = koiperik gabe) horrela bide batez hizkuntzak ikasiz. Esnea berotzen den bitartean ere asko ikasi dut mikrouhinari begira: POTENCIA/POWER, PUERTA/DOOR, TIEMPO/TIME. Tresna elektriko...


EAEko egunkaririk salduenean (*) beti dago zeri erreparatu. Gaur, esaterako, ikaratu egin naiz hauxe irakurri baitut: “Los embalses están a menos de la mitad por primera vez desde 2002”. Izenburu deigarria, inondik ere. Lehortearen mamua agertu zait, basamortua ikusi dut eta bat-batean mingaina bera ere siku eta lodi somatu dut. Zurrutada bat ur hartu dut eta jarraitu dut irakurtzen ( etzana nirea da): “Los embalses y pantanos españoles han bajado esta semana del 48´74%...” jartzen du testu barruan. Susmatzen hasi naiz. Eskerrak beste egunkaririk ere baden gur...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren