Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

Tentazioa izaten dugu batzuetan pentsatzeko gauzak, gertakariak, mekanismo ezkutu batez elkar lotuta daudela, ikusten ez ditugun hari ilunen bitartez bat egiten dutela geure begi harrituen aurrean pausatu arte. Baina ez da horrela, gertakarien arteko loturak geuk egiten ditugu geure ideologia, aurrejuzku eta, batez ere, espero dugunaren arabera. Hau guztia erabili dut buruan ondoko gertakariok zergatik lotu ditudan jakin nahian: * Zapinaren zapinez Canal Euskadin lur hartu dut, Txetxu Ugalderen saioan, Jon Arretxe ikusi dudalako “Kleopatra” bere azken liburua aurkezten...


Estilo kontua

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-12-03 10:35

Estilo landua: Diru laguntzak. Esan nahi baita, diruzkoak eta esan nahi baita laguntzak. Eta hiztegiak -euskaraz nahikoa argi geratzen ez bada- halaxe erdaratzen dituenak: ayuda, auxilio, asistencia, colaboración, apoyo ; hau guztia burutzen du laguntza ematen duenak. Dena delakoari benetan ordezkatzen duena baino laguntza handiagoa helarazten badiozu, adierazten ari zara estimua, sostengua, laguntasuna... eta kasuren batean sorospena ere baliteke. Eta aurreko honetatik ondoriozta badaiteke ere, komeni da argitzea halakori gizartean islatzen duen baino gutxiago e...


Harro esan zuen lagunak bazkalosteko solasean: -Aizue, banketxetik deitu didate hainbeste diru daukadala “geldi” eta ea ez nuen nahi hura “mugitzerik” oraingoa baino etekin handiagoa lortze aldera. Hori da ganora, hori da bezeroaren alde egitea, ze lehen neure dirutxuak beste banku batean nituen eta, aizue, kasurik ere ez; orain, berriz, burtsan jokatuko dute nire diruaz eta irabaziak, ttak!, neure sakelara –jarraitu zuen lagunak aberastu berriaren berbeta potoloaz. Guztiz normala balitz bezala hartzen ditugu halakoak. Normala ez dakit baina ohikoa bada nork bere ...


Gizon finlandiar bat ageri da telebistan, irribarrez. Aurpegian edukaziozko irri lausoa duela eskertu die banan banan doluminak ematera joan zaizkion auzokoei. Telebistako esatariak argitu du istripua errepidean gertatu zela: patinetez zihoazen ume bi; auto batek harrapatu eta hil egin du bietako bat, gizon finlandiarraren semea, seme ttikia. Lagun batek Finlandiako enpresa baterako egin zuen lan aspaldi eta kolpean etorri zait burura behin kontatu zidana: Kontua da halako batean Finlandiako nagusia etorri zela Euskal Herrira eta igande batean egun pasa geratu zir...


Washingtonen gertatu zen elkarrizketa hau 2004ko abuztuaren 6an, George W. Bush eta AEBetako gutxiengoetako 5.000 ( bost mila!!!) kazetariren arteko topaketa batean. Zuzenean egiten dio galdera kazetari indiarrak: "Kazetari indiarra: Zure ustez, zer esanahi dauka tribuen subiranotasunak XXI mendean eta nola konpon ditzakegu tribuek estatuekin eta Gobernu Federalarekin ditugun arazoak? George W. Bush: Bai, tribuen subiranotasunak horixe esan nahi du, subirano, esan nahi dut zuek zaretela... [ zalantzaka hasi da ] ...zuek zarete... sub...


Jarrai dezagun esne hartzituaren mundua aztertzen. Txokolatezko jogurta: Ez du inon jartzen txokolatezko jogurta denik baina mundu guztiak deitzen dio horrela. Letra txikiak irakurtzen badituzue, ohartuko zarete postre lácteo dela eta ez duela batere zerikusirik esne hartzituarekin. Zaku berean sartuko genituzke hotzik behar ez duten “jogurtak” (portzierto, gehienak Pascual markakoak, bandera gorri-horia daramaten horiek...) Limoizko jogurtak: Kontatu nizuen gure etxean zer gertatzen den ; orain, baina, denok nahi izaten dituzte limoizko...


Juan Mari

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-11-09 17:06

Juan Marik dio kalbarioa pasatu duela eta ez duela ahaztuko nork pasarazi dion. Juan Marik kalbarioa iritzi dio bereari. Bego. Hala izango da berak hala sentitzen badu. Baina hizkuntzak zehatzak izan behar dira. Izan gaitezen zehatzak: Kalbarioa hori bada, nola definituko dugu, Juan Mari sailburu zela, Lasa eta Zabalaren senideek sufritu zutena -sufriarazi zietena- semeak duin lurperatu behar zituzten egunean? Kalbarioa Juan Marirena bada, eta hala izango da berak hala badio, ze izen erabiliko dugu neska gazte bati negu gorrian Arkauteko aparkalekuan utzi...


Zenbat jogurt jaten dituzue egunero? Bat, bi, gehiago? Badakizue esne hartzituaren industriak zenbat diru mugitzen duen? Ba nik ere ez, baina asko. Kontua da jogurtak aspalditik iruditzen zaizkidala munduaren edo bizitzaren... metafora? metonimia? metadona? Bueno, horrelako zeozer. Azalduko dizuet: Mousseak: Nola saldu airea jogurtaren prezioan (edo garestiago). Fijatu zaitezte jogurtaren eta moussearen pisuan eta prezioan, egin ezazue “regla de tres” bat eta, horratx ezustea! Lagunduko dizuet: Ez dizuet esango supermerkatuaren izena, ez produktuen...


Erdian

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-11-03 11:12

Gaur plenoak egiteko erabiltzen den udaletxeko aretoan egon naiz, bertan batzarra izan dut eta ohi bezala (nire akatsa da hori, leku guztietara goizegi heltzea) neu heldu naiz lehena. Hutsik zegoen, aurrean neuzkan jarleku hutsak eta, aurrez aurre, gaur egun Udal Gobernua osatzen dutenen aulkiak. Erdi-erdian. Alboetara, ezker eskuin, oposizioarenak. Eta burura etorri zait batzuk, orain dela hogeita bost urtetik hona, beti eseri direla erdiko aulkietan eta beste batzuk beti alboetakoan; eta pertsona batzuei zinegotzi edo alkate izateko proposamena egin dietenean erdiko jar...


Aliterazioak

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-10-26 20:10

Erdaraz alfabetatuak garenok beti gogoratuko dugu aliterazioaren adibide moduan ipintzen ziguten hura: "En el silencio sólo se escuchaba un susurro de abejas que sonaba" Garcilaso delako batena. Urteak geroago deskubritu nuen euskaraz ere bazeudela halakoak eta oraindik ez dut deskubritu (gauza asko ez ditut oraindik deskubritu) honakoa baino aliterazio perfektuagorik: ...Done Santuru oro lore koroa batekin... Uru, oro, ore, oro, ikaragarria. Gainera, aliterazio sinestesikoa ere badela esango nuke nik (*) : Ez dituzue ikusten kOrOa bOrObilak? Hemen...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren