Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

Kontatzen du amak gerra garaian etxea utzi behar izan zutela egun batetik bestera. Deustura joan ziren senideko baten etxera, ustez egun batzuetarako. Seguruago egongo omen ziren han, gerran seguruago egoterik balego. Eta kortan zeukaten bigantxa ezin berekin eraman, Deustun ez omen zeukaten lekurik eta kortan utzi zuten, jan eta lasto ugari bere inguruan. Egun batzuk baino ez ziren izango. Egunak aste bihurtu ziren eta asteak zenbait hilabete. Itzuli zirenean bigantxa oraindik kortan zegoen, laga zuten lekuan, goseak hilda baina. Pasadizo hau gogoratu nuen aurreko batean dut gaur txik...


Erraien agindua

3
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-05-22 13:11

Ederra da bloga izatea, beste gauza batzuen artean inork eskatu ez dizkizun iritziak-eta haizatu ditzakezulako. Zenbatek irakurriko dituzten zalantzazkoa den arren, hor geratzen zaizu, sikeran, esan behar zenuena esan duzulako asetasun hori. Erantzunek ere lagundu egiten dizute pentsatzen zenuena osotzen, zabaltzen, sakontzen... Euskal blogosferan blogari bakarrak, nik dakidala, ez du iruzkinik baimentzen bere blogean: Amatiñok. Bere atzoko mezua irakurrita iruzkin pare bat egiteko agintzen zidaten erraiek, ozen; hemendik erantzungo diot bada, mezuari:   ...


  Lehen ezin genituen Euskal Herria eta Irlanda alderatu, ez baitziren batere antzekoak. Montenegron gertatuko denak ere ez omen du zer ikusirik Euskal Herriarekin. Lalo Lopezen semeak hala badio, hala izango da, baina ez al ziren nazionalistak beren herria guztiz desberdina zela ziotenak? Aldatuko al dute sozialistek beren himnoa? Abestuko al dute Errosaren Festan: “Euskaldunek munduan ez dugu parerik.....”?    


Esperanza

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-05-16 00:00

Izeko Espe izango zela berak artean ez zekien baina Esperanza zuen izena gerra zibilaren gorrian 5 (bost!) urte zituela Soviet Batasunera bakarrik joan behar izan zuen ume ikaratu harek. Irudikatu dezakegu egun hartan gure amama begi urdin ikaratu haiei “asko jan” eta “ondo portatu” esanez Errusiara zihoan itsasontziaren alboan zeuden gainontzeko bostehun amekin batera. Eta harrezkero, joan zen bezain bakarrik egongo zen, gehienetan, egia esatera, berak hala nahita. Bizi egin zen, hazi egin zen Rostov Na Donu-ko arratsalde hotzetan gurina eta berakatzezko ogitartekoak janez. Ikasi egin zuen...


Ikasleek batzuetan poesiaren goia jotzen dute batzuetan. Nahi gabe, hori bai. Berbarako:   -         Batzuetan gauzak aspertzen zaizkit. -         Ez nuen nire burua gogoratzen. Lotu esaldi biak erlatibo baten bidez: -         Aitziberrek soineko berria erosi du. Zuloz beteta dago.  Zuloz beteta dagoen Aitziberrek soineko berria erosi du. Eta zinez diotsuet ez dudala fikziorako gaitasunik. Denak benetako esaldiak dira. Oharra: Gumersindorenean zorriek...


Nudibrankioak

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-05-06 00:00

(Dampierre-ri)   Duela urtebete eta piku utzi nion erretzeari, nahiz eta debeku eta estigmatizazio garai hauetan berriro hasteko gogoa piztu zaidan. Baina ez naiz hasiko, ez horixe. Bueno, agian jubilatzen naizen egunean ekingo diot berriro zupatzeko bizioari (zigarroak zupatu, zer uste zenuten ba?). Uzteko arrazoien artean betikoak aipatzen hasten banaiz ez dizuet ezer berririk argituko: fumar puede matar, fumar acorta la vida, fumar produce cancer mortal de pulmón... Tabako kutxari begiratzearekin bakarrik kikiltzen zen bat. Honezkero hasi zarete pentsatzen: Eta goiko argazki hori? ...


Gepardoaren dokumentala duela ia urtebete ikusi nuen lanera joan aurreko bazkaloste sargoritsu batean eta, askotan bezala, bolada batean buruan erabili nituen egun hartako irudiak. Halako egun batean –testu editoreak esaten dit iazko ekainaren hamarrean izan zela-  mezua idatzi nuen arte. Ez dakit zergatik ez nuen jarraian publikatu, agian ez zitzaidan gustatuko eta borobildu artean hor lagako nuen, k@joian. Lehengo egunean ere ez nengoen oso ziur, galdera gehiegi baitzituen testuak eta erantzun gutxi, baina sareratu egin nuen. Traperoaren erantzun beti bezain mamitsuak ohartarazi dit ...


Kumeak leku batetik bestera zeramatzan gepardo emeak telebista piztu dudanean. Sasiartetik sasiartera zeramatzan, gepardo izanagatik kumeak kontuz ostondu behar dituelako –hienak hienak dira- jateko zerbaiten bila ehizan ateratzen denean. Lau kume egin ditu aurten gepardoak eta estatistikek erakusten digutenez, bakar bat helduko da bi urte betetzera, lautik bat, horixe dio dokumentaleko ahotsak. Oraingo eszenan lehen kumea hil egin da. Gepardo emeak, ordea, ezer gertatu ez balitz bezala darama ahoan, burua dingilizka duela, ezkutaleku batetik bestera kume hila, eguzkiak sututako belardi hor...


Espainian oporretan egon ondoren honako ondorioa atera dut: Espainian bizi nahi dut, eta ez bakarrik etxebizitzen prezioengatik (pisu berria, 111 m2, hiriburutik hiru kilometrora = 145.000 €!!!). Kontua da Europan egindako halako ikerketa batek dioenez, espainiarrak direla gehien –luzaroen- bizi direnak. Hori bakarrik balitz, tira, baina gehiago ere badago: espainiarrak dira kokaina gehien sudurreratzen dutenak eta kirol gutxien egiten dutenak ere. Faktore hauei guztiei Guijueloko urdaiazpikoa gehitzen badiegu, ondorioa, lagun maiteok, argi dago: Carpe diem! Espainian bizi nahi dut. Vivaspa...


Lagun hori: Zure aspaldiko eskutitzari erantzunez esan behar dizut: Suetenaz honantzaldeko biztanleak (ere) ez garela zoriontsuak. Hemen (ere) mutu dirautela oraindik telefonoek, bihotz mortuak bailiren gauez gau, etxeko laberintoaren azkeneko salan. Greenlanden ospelak direla parajeak, nolakoak bestela? Badaudela Shell konpainiako gasolinategiak, eta beste marka batzuetakoak (Repsol, Total, Exxon,...) ere bai, baina guztiek daukate administrazio kontseilu berbera. Tximeletak lehen bezala biltzen direla tximeletarik geratzen den lekuetan, baina neguan ez, neguan ez dago tximeletarik. Espioi...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren