Espainola izan nahi dut. (Divertimento)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-04-24 14:11
2

Espainian oporretan egon ondoren honako ondorioa atera dut: Espainian bizi nahi dut, eta ez bakarrik etxebizitzen prezioengatik (pisu berria, 111 m2, hiriburutik hiru kilometrora = 145.000 €!!!). Kontua da Europan egindako halako ikerketa batek dioenez, espainiarrak direla gehien –luzaroen- bizi direnak. Hori bakarrik balitz, tira, baina gehiago ere badago: espainiarrak dira kokaina gehien sudurreratzen dutenak eta kirol gutxien egiten dutenak ere. Faktore hauei guztiei Guijueloko urdaiazpikoa gehitzen badiegu, ondorioa, lagun maiteok, argi dago: Carpe diem! Espainian bizi nahi dut. Vivaspaña, coño!

Begitantziño merkeak oporren bueltako astelehenerako. Merkeagoak ere badaude, ordea.

Neretto

Neretto 2006-04-24 15:44 #1

Ez da horrelako zerbait entzuten dudan lehen aldia; "hurrengo bizitzan espainola eta heterosexuala izango naiz, askoz errazagoa izango da bizitza" aditua diot ezagun bati.

satortzulo

satortzulo 2006-04-24 16:04 #2

xalbadorrek esan zian aspaldi

frantses edo espainol

sortu banintz hobe

gaur ez nuen izanen

hainbertze nahigabe

fini!

Utzi iruzkina: