Gaur, liburu bat gomendatu nahi dizuet. Azkenaldian, unibertsitatea, EGA eta taldeko lanak direla eta ezin izan dut idatzi. Nahiko estresatuta nabil eta momentuz, horrela jarraituko dudala uste dut. Autopsia de los borbones liburua Txalaparta argitaletxeak atera berri du. Iñaki Errazkin kazetariak idatzia, itxura ona dauka. Zer gertatzen da erregearekin?? Un Rey golpe a golpe liburuarekin antza izan dezakeela uste dut. Ikusiko dugu.   Bestalde, orijinala iruditu zait Txalapartak liburuari publizitatea emateko erabilitako kanala: youtube. Beharrezko pausua 2.0 garaian. Oharra: La...


Espainian oporretan egon ondoren honako ondorioa atera dut: Espainian bizi nahi dut, eta ez bakarrik etxebizitzen prezioengatik (pisu berria, 111 m2, hiriburutik hiru kilometrora = 145.000 €!!!). Kontua da Europan egindako halako ikerketa batek dioenez, espainiarrak direla gehien –luzaroen- bizi direnak. Hori bakarrik balitz, tira, baina gehiago ere badago: espainiarrak dira kokaina gehien sudurreratzen dutenak eta kirol gutxien egiten dutenak ere. Faktore hauei guztiei Guijueloko urdaiazpikoa gehitzen badiegu, ondorioa, lagun maiteok, argi dago: Carpe diem! Espainian bizi nahi dut. Vivaspa...