Erraien agindua

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-05-22 13:11
3

Ederra da bloga izatea, beste gauza batzuen artean inork eskatu ez dizkizun iritziak-eta haizatu ditzakezulako. Zenbatek irakurriko dituzten zalantzazkoa den arren, hor geratzen zaizu, sikeran, esan behar zenuena esan duzulako asetasun hori. Erantzunek ere lagundu egiten dizute pentsatzen zenuena osotzen, zabaltzen, sakontzen... Euskal blogosferan blogari bakarrak, nik dakidala, ez du iruzkinik baimentzen bere blogean: Amatiñok. Bere atzoko mezua irakurrita iruzkin pare bat egiteko agintzen zidaten erraiek, ozen; hemendik erantzungo diot bada, mezuari:

Dio Amatiñok: "Euskaltzale asko ikusten dut nik Boliviako gertakariez liluratua."

Diot nik: Evorengan itxaropena daukagunok ez daukagu euskaltzaleak izateagatik, ezkertiarrak garelako baizik. Eta itxaropena ez da lilura, ez jauna.

Dio Amatiñok: "...atzerriko inbertsioa uxatzea eztabaidagarri samarra den arren..."

Diot nik: Repsol: %82 Bolivia: %18. Atzerriko inbertsioa? Atzerrikoa izango da baina horri "inbertsioa" deitzea ere...

Dio Amatiñok: "Hala ere, demagun Moralesek aipatzen duen “500 urteko zapalkuntzaren” ondotik ez dagoela beti fin eta dotore jokatzerik."

Diot nik: Zer dela eta 500 urteko zapalkuntzarena kakotx artean?

Dio Amatiñok: "Hezkuntza plan “iraultzailea” abian jartzeko kontratatu dituen adituak kubatarrak direla."

Diot nik: ETB abian jartzeko aditu alemaniarrak kontratatu zituztela gauza jakina da. Eta Ertzaintza abian jartzeko... ez dut jakin nahi nongoak ziren adituak.  Bestalde, hezkuntza kontuan kubatarrak ez dira izango arlo horretan gutxien dakitenak Hego Ameriketan. Erreparatu bestela alfabetizazio tasari.

Dio Amatiñok: "Kontua da, ordea, bere burua indigenen lidertzat azaltzen duen aimarari ez zaiola oraindik aimareraz hitzerdirik entzun..."   eta   "...boliviarren %62 indiarrak izan arren, Radio Soberanía gaztelaniaz dela..."

Diot nik: Amatiño zutabegile duen egunkaria erdaraz da nagusiki. Eta 1977 urtean sortu zuten ordutik hona boterean egon den alderdiaren oso hurbilekoek. Euskadi izeneko erkidego autonomoaren hizkuntzaren egoeraz, berriz, zer esan? Eman diezaiogun Evori ere 29 urteko epea.

Eta hauxe ere badio Amatiñok: "Ez diot nik Evo Moralesi zer egin esango, ezta hasi bezain laster muzin egingo ere..."

Eta diot nik: Eskerrak!

patxi lurra

patxi lurra 2006-05-22 20:01 #1

Kar, kar, kar! Oso ona, Jozu.

Zori txarreko txoritzar halakoak! Jakina, zori txarra opatzen deutsa norberak gustukoa ez deukonari. Neuk be ezin deutsat zorte onik desiratu egin George W.-ri... (http://www.whitehouse.gov/president/gwbbio.html)

satortzulo

satortzulo 2006-05-24 12:56 #2

bai jauna, xapo!

lander

lander 2006-06-10 22:40 #3

Krak bat haiz.

Utzi iruzkina: