Merkurioa Bart merkurioarekin egin dut amets: globulu itzel eta distiratsuak, gorantz eta beherantz. Zilarbizia, merkurioa, 80. elementua da eta ametsak ostegun honetan laurogei urte beteko ditudala gogorarazi dit. Neure bizitzan zehar ikusi izan dut zelan uztartzen ziren elementuak eta urteurrenak, umetatik, zenbaki atomikoak zer ziren jakin nuenetik: Hamaika urterekin esan nezakeen: “Sodioa naiz” (11. elementua) eta orain, hirurogeita hemeretzi urterekin, urrea naiz. Duela urte gutxi, laurogeigarren urtebetetzean lagun bati flasko bat merkurio oparitu nion; flasko berezia, a...
Opari bat egingo dizuet, horixe erabaki dut. Oliver Sacks-en Gratitude/Gratitud liburua itzuli nuen udan –Esker Ona deitu diot nik- eta paperean ateratzea ezinezko iritzita, hemen paratuko dizuet atalka. Gaur hitzaurrea eta datozen asteetan liburuaren lau kapituluak. Liburu ederra da, ederra eta zintzoa. Zer esango dizuet, ez zaizue damutuko irakurri izana. Hiru gauzatxo: Baga: mila esker paperean ateratzen ahalegindu baina lortu ez duzuen lagunoi. Besarkada handi bana eta milioi bat esker, hala ere. Garai eskasak dira lirikarako… Biga: irakur ezazue hitzaurrea, datozen...
Kontatzen du Temple Grandinek Interpretar a los animales liburuan Ameriketako Estatu Batuetan hasi direla zerri gihartsuagoak -argalagoak, nolabait- hazten. Koipearen aurkako gurutzadaren ondorioz, kontsumitzaileek nahiago dute gantzaren zuriunerik gabeko zerri okela. Beraz, hazkuntza selektiboa erabiliz, zerri argal gihartsuak lortzen hasi dira. Zerriak osasuntsu omen daude, baina izaera erabat aldatu zaie: urduri, atezuan bizi dira, sosegu barik. Baina artegatasuna ez da ondorio bakarra, sexu gosea ere gutxitu zaie zerri argalei eta abeltzainak beldur dira fekundazio tasa -eta berareki...
Gaur 30 urte egin nuen lehenengoz. Botoa eman, diot. NATOn jarraitu ala ez erabakitzeko erreferendumean izan zen eta gaur egunetik begiratuta bitxia egiten bazaigu ere, asteazkena izan omen zen. Ordura arte txakurtxirula abstentzionista nintzena bozka emateraren aldeko sutsu bihurtua nintzen, NATOtik atera gintezkeela sinestuta. Ez dut gogoan egun berean, aurrekoan ala aurreko asteburuan izan zen, baina manifestazioa zegoen antolatuta Bilbon, NATOren aurka, jakina. Hara joan ginen, bada, eta Autonomia kalean gora Zabalburura heltzen ari ginela, ohartu ginen plazan bertan Policía...
Nire euskara ez da txantxangorri ahul bat, ez da birus kutsagarri bat, ez da iratxo txibato bat. Nire euskarari aspaldi irten zitzaizkion ileak barrabiletan. Puzkerrak eta korrokadak botatzen ditu nire euskarak. Eta garagardoa, tabakoa eta Anari gustatzen zaizkio askan jatea baino gehiago. Nire euskara euskara normala da eta ez du mea culparik. Buzzin' in my head: Nire euskaltasuna
Aupa peña! Aspaldion hemendik agertu barik. Jarraian doakizue Wolfram Deuna, ekitaldi fisiko kimiko eta analogikoan bota nuen tontakeria. Berriro ere eskertu behar diet inplikatutako guztiei gonbidapena, jasotako tratua, berotasuna eta halakoak botatzeko aukera eskaintzea. Biba zuek! Aupa, arrastion! Josu Lezameta naiz -entzun duzue- eta ez dakit ezetz esaten. Eta horregatik nago gaur hemen. Ana Galarragak esan zidanean idazteko “5 minutu inguruko hitzaldia zientziaz baina umorez” -hasierako sustoaren ostean-, arin batean erabaki nuen zertaz hitz egingo nuen...
P.S.: Bazen lehen bertsio bat ere, baina sortzeko erabili nuen tresna aspaldi eraman zuen denborak.
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.