Jozulin Katxonderstanen
Katxonderstango Errepublika, jakin nahi baduzue, egiaz edo gezurraz harago dago. Oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea da. Hara abiatu nintzen halako egun batean eta bapo bazkaltzera gonbidatzeaz gain, elkarrizketa egin zidaten Oiartzun Irratirako. Niri. Nori eta niri. Enfin.
Errege baten moduan tratatu ninduten Martin Kittok eta Mirari Martiarenak, #horihalada eta #esanbeharnuen. Milioi bat esker!! Edo gehiago.
Elkarrizketa zatika, Martin Kittoren kontaketarekin, hemen daukazue eta pazientzia soberan baduzue edota loezinik bazabiltzate, hemen entzun dezakezue osorik.
Zerbait idazteko ere eskatu zidaten eta esanekoa naizenez, goiko argazkian duzue.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: