Jozulin zientzialarien artean
Aupa peña! Aspaldion hemendik agertu barik. Jarraian doakizue Wolfram Deuna, ekitaldi fisiko kimiko eta analogikoan bota nuen tontakeria. Berriro ere eskertu behar diet inplikatutako guztiei gonbidapena, jasotako tratua, berotasuna eta halakoak botatzeko aukera eskaintzea. Biba zuek!
Aupa, arrastion! Josu Lezameta naiz -entzun duzue- eta ez dakit ezetz esaten.
Eta horregatik nago gaur hemen.Ana Galarragak esan zidanean idazteko “5 minutu inguruko hitzaldia zientziaz baina umorez” -hasierako sustoaren ostean-, arin batean erabaki nuen zertaz hitz egingo nuen. Izan ere, zein da, ba, gu guztiontzat munduko gauzarik inportanteena?
-Wifia? Bale, bai. Baina ez.
-Telefonoa kargatzeko entxufe hurbil bat? Hau ere superinportantea. Baina ez.
-Ta? Zein gehiago?
Horixe ba! SEXUA!Horrexegatik hitz egingo dizuet gaur sexuaz, zientziaz eta sexuaz. Zientziari esker sexuaz dakizkigun zenbait konturi buruz.
Ze, klaro, zientziarik gabe ibiliko ginateke oraindik Anaxagoras hura bezala, mutilak eskuineko barrabiletik eta neskak ezkerrekotik datozela pentsatzen.
Pentsatzea baino ez balitz, gaitzerdi, baina kontua da, esaterako Erdi Aroan, baten bati ezkerreko barrabila erauzi ziotela mutilak baino ez izateko asmotan.Gauza gehiago ere ezagutzen ditugu sexuari buruz zientziari esker: esaterako, Namibiako Katamixar Lizunaren ohiturak. Kontua da badela Namibian katagorri bat (espezie bat, ez katagorri bat) katamixar lizuna deitzen diotena, arra konpultsiboki masturbatzen delako larrutan ibili eta gero.
Bai, bai, larrutan egin ETA GERO.Zientzialariak jakinminez eduki duen kontua izan da hau.
Eta -zientzialariak badakizue nolakoak diren- urtxintxak nola masturbatzen diren orduak eta orduak eman ondoren -zientziaren mesedetan, hori bai- hipotesi bat aurreratu dute: abantaila ebolutiboa izan liteke ohitura hau; zientzialariek uste dute horrela gutxitu egiten dutela infekzio arriskua, izan ere Namibiako Katamixar Lizun emea -hau ere lizuna-10 bat arrekin elkartzen da oso denbora gutxian.Beraz, zientziak erakutsi digu masturbatzea ona dela ONDOREN.
Eta AURRETIK ere ona da? Ba, bai, aizue.Etologoek zenbait animaliatan behatutako portaera da arren masturbazioa eta uste zen haziaren kalitatea hobetzeko estrategia lez egiten zutela animaliok. Zalantza zen: Eta gizakiaren kasuan ere berdin izango ote da?
Eta -bussines is bussines- nork abiatuko zuen misterioa argituko zuen ikerketa? Horixe! Giza hazia biltzen duten klinikak!!
Hauek oso ondo aztertu dute kontua: milaka eta milaka emaileren hazia behatu eta ondorioa, hauxe:
Azken eiakulazioaren ondorengo eguneko hazia da egokiena: espermatozoide gutxiago izango ditu, baina bixiagoak, nonbait.Berri onak, beraz.
Hasieran esan dugu: sexua oso inportantea da. Hasi naiz pentsatzen sexuak doako wifiak baino zoriontsuago egiten gaituela.
AEBetan honako ikerketa abiatu zuten: Egunean zehar burutzen ditugun jardueretan, zeinetan gara zoriontsuen?
Eta zoriontasun hori 0 tik 100 erainoko eskala batera eramango bagenu, zer?
2010eko ikerketa bat da, atzo goizekoa, beraz. Harwardeko unibertsitateko psikologo batek egina.
2.250 gizon eta emakumeri aplikazio bat jarri zieten telefonoan eta aplikazio honek ausaz galdetzen zien egunean zehar zertan ari ziren une horretantxe eta egiten ari ziren horrek zelako zoriontasun maila sentiarazten zien 0 tik 100 era.Eta ze ondoriotara heldu zirela uste duzue?
-Lan egitea azken lekuetan zegoen, 61 punturekin.
-Irakurri, telebista ikusi, seme-alabak gobernatu… 65.
-Erostea, hamargarren tokian, 68rekin.
-Berba egitea, hirugarren, 74rekin.
-Kirola egitea, bigarren, 77rekin.
-Eta lehenengoa? 92 punturekin… SEXUA!Beraz, sexua bada zoriontsuen egiten gaituena, ZER EGITEN ARI GARA HEMEN?
ESKERRIK ASKO!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: