Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziƱoak

Berbaz

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2014-07-06 20:56

  —Madaritxu! Bero danean euria sano ederra da, gero! —Haize lar, baia, Sagartxu! Mareaten hasi naz! —Ba, gu hemen barruan gozo-gozo: ez euri ez haize!      


             Bakarrik sentitzen zen,                               e                             s                             k     ...


  Kontatzea gustatzen zaidan anekdota da. Urteak dira jada, halako strip-tease momentu batean hementxe esan nizuen erdizka: «Egun batean Espainiako Felipe printzea agurtu nuen eta berak ere agurtu ninduen ni, irribarretsu. Berak neska ilehori eder bat zeukan alboan, lotsatuta alde egin zuena. Ni biluzik nengoen; larru gorritan, alegia. Hitzez hitz.» Eta erantzunetan, Patxitrapero handiak azalpen luzeagoa eskatuta, zehatzago kontatu nuen: «Agian xehetasunak azalduta bere xarma galduko du kontakizunak, baina argi dezagun pasadizoa, sikieran lagunen osasuna ez kaltetze a...


  Pentsa zure hizkuntzan argitaratzen den egunkari nazional bakarrean, miresten duzun marrazkilari/pilosopoak zinta eder bat egiten duela zeure testu bat oinarri hartuta. Zer sentituko zenuke? Nik, ohorea. Eta esker ona.  


Mikroipuinak

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2014-05-03 19:25

  Mikroipuinik ezagunena akaso Augusto Monterrosoren dinosauroarena izango da, baina tristeena Hemingwayren hau, seguraski. Biak ala biak jenialak. Twitterrek ez ditu asmatu, jakina, baina bertan, labur beharrez, sano hedatu dira, batzuk onak eta beste batzuk ez hainbeste. Nik oso gustura irakurtzen ditut Ilaski Serrano aka @MeriLing1-enak, adibidez. Hona bi: bat eta bi.    Neuk ere -ezagutzen nauzue- tentazioari ezin eutsi eta egin izan ditut saiakera batzuk, gehien bat Monterrosorenaren aldaerak. Hemen bildu ditut, Twitterren aldiberekotasunaren zurrunbiloan galdu ez daite...


    Badakit honezkero ez dizuedala ezer berririk argituko oraingo honekin, baina hotzikara eragin dit gaur izenburu honek:   Eliminados dos extremistas en la república rusa de Ingusetia http://t.co/EEcuHToIJc     Batez ere aditz bera -eliminar- guztiz bestelako kontestuan erabiltzen delako hementxe bertan:   #Google se niega a eliminar vídeos de #YouTube a petición de #Turquía http://t.co/P5cWP25EXp — RT en Español (@ActualidadRT) March 22, 2014 #Nacionalistas ucranianos eliminan de RT un #vídeo con su d...


Epigenetika

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2014-03-16 21:51

            Genetikari esker dakigu begien kolorea edo sudurraren luzera, esaterako, emanak ditugula: guraso, aiton-amona eta aurrekoen bitartez lortuak ditugu zenbait ezaugarri, joera eta abar. Mendel gogoratzen? Bada, gu haren ilarren antzekoak gara: berdeak ala horiak, lauak ala zimurtuak.           Hara non, ordea, datorkigun epigenetika afera argia zirudiena nahastera. Epigenetikari esker dakigu -inguruak eraginda, gehienetan- gene batzuk isildu egiten direla eta ondorioz gene horiek goberna...


           Babuinoek hiru ordu baino ez omen dute ematen jatekoa lortzeko ahaleginean, lanean alegia. Horixe beren alde. Besterik da egunaren gainerako orduetan zertan ari izaten diren. Robert Sapolsky-k urteetan behatu dituenez, ondo daki zertan: elkar izorratzen. Aitortu du inoiz Sapolskyk babuinoak gorrotatzera ere heldu dela jarrera hori dela eta. Kontua da hierarkia zorrotzaz antolatzen dituztela euren taldeak tximino ipurdi gorriok, eta hierarkiaren kate guztian zehar goikoak etenik eta gupidarik batere gabe jazartzen dituela bera baino beh...


             Morning star, evening star, étoile du jour, étoile du soir, lucero del alba, lucero de la tarde... Artizarra, Venus planeta, da "ortzantzean lehena argitzen". Bitxia da, euskaldunontzat goizeko izarra da, ez iluntzeko edo arrastikoa. Baina Marten bagina, berriki jakin dugu, Lurra litzateke evening star -arrastiko izar- hori, Curiosity robotak erakutsi digu beste planeta baten azaletik inoiz atera diguten lehen argazkian. Irakurri berriro: beste planeta baten azaletik inoiz atera diguten lehen arg...


10 liburu

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2014-01-27 14:02

  Kontu polita iruditu zait Ricardo Gómezen Facebookean ikusitakoa: << Jolas bibliofilo bat: egin zurekin jarraitzen duten 10 libururen zerrenda bat. Ez erabili denbora gehiegi, ez pentsatu gehiegi. Ez dute zertan lan handiak izan, markatu zaituztenak baizik>> . Eta hauxe erantzun dut nik: Diren guztiak ez daude, baina dauden guztiak badira: 1. Etiopia. (Atxaga)2. Hitzen Ondoeza. (Sarri)3. La Guía del Autoestopista Galáctico. (Trilogiako 6 -sic- liburuak)4. 2001 (Arthur C. Clarke)5. Robinsón Crusoe.6. Las Cosmicómicas. (Italo Calvino)7. M...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren