Aspaldi hil ziren aita eta ama agertu zaizkit bart ametsetan. Bidaia luze batetik itzuli balira lez, ezustekoagatik harrituta eta atsegin handiz hartu ditut. Besarkada luze eta estuan batu gara hirurok. Itzarrik jada, kafea eskuan, oraindik sentitzen nuen besarkadaren epela eta gurasoen irribarrearen gozoa, hain izan da erreala ametsa. Gogoberriturik eta bizi pozez gainezka eman dut eguna.Uste dut ahantz ez dakidan uzten dudala idatzita hau.
Bada epel eta goxo sentiarazten gaituen abestirik. Bada noizean behin entzun behar dugun doinurik. Badira hilabete batzuk pasata gorputzak eskatu egiten dizkigun kantak. Esaterako, niri honekin gertatzen zait gazte garaitik. Eta honekin ere bai, duela urte batzuk lehen aldiz entzun nuenetik. Hurrengo hau ere, duela gutxi aurkitutako bitxia, horrelako bat bihurtzeko bidean dut: Monteverdi-ren madrigal eder hau, "Si dolce è'l tormento" (Oinazea gozoa bada), batez ere Paolo Fresu eta Uri Caineren bertsi...
Aspaldiko lagunok, luze hemendik agertu barik... Ipurdi bakar batez ezin ezin leku bi estali, badakizue. Dena den, Jozulinenean zer irakurri topatu ezean, hortxe duzue, esaterako, Izparringia, udako atseden luuuuuuuzearen ostean indarberriturik etorri dena, dena esklusiba, dena eskandalu, dena punta-puntako kazetaritza. Ea ba, egongo gara-eta, han ez bada hemen!
Sexuak argaltzen ote du? Hara zenbaitek egin izan duen galdera. Izerdia bota botatzen denez -ongi eginez gero, noski- askoren iritzia da baietz, kirola egitearekin pareka litekeela larru jarduna, erretako energiari dagokionez bederen. Kontua argitu nahian, 2007 urtean American Journal of Cardiology aldizkarikoek neurtu egin zituzten bihotz-erritmo eta arteria-presio aldaketak gizon-emakume t...
Norberak buruan darabilena beste batek nola jakin duen azaltzen ohartu eta ezin eutsi elkarbanatzeko tentazioari. Gaurkoan nireak ez diren hitzetan duzue esan nahi dizuedana. Lehen hitzak Markos Zapiainek idatziak dira, hauek ere bereak barik Pierre Hadot eta Seneka-renak izan arren. Bikain itzuliak utzi ditu -badakizue, Markosen euskara estiloso horretan- blogean eta Lapiko Kritikoan, zurian beltz, estoikoen gogo-jardunetako gidako zenbait puntu. Hortik atera ditut zatiok: « 3-gogoratu derrigorrez hil behar duzula eta edonoiz hil zaitezkeela; azkenekoa balitz bezala biz...
Aramua ere ez ote den bere sarean preso bizi. _________________________________________________________________________________ Haiku Kaiku gehiago: Haiku Kaiku I Haiku Kaiku II Haiku Kaiku III Haiku Kaiku IV Haiku Kaiku V Haiku Kaiku VI
Noiz erabakitzen dugu bizi garen garaia ez dela geurea? Haurtzaroa bada gure aberria, noiztik aurrera erabakitzen dugu atzerrian bizi garela? Gure etxepean autobusa gelditzen zen eta batzuetan -demagun bazkalostean- txoferra pareko tabernan sartu, kafea eskatu eta barran zutik hartzen zuen. Laguntzeko, Solisombra bat kolkoratzen zuen zurrutada bakar batez eta Farias-a ahoan igotzen zen berriro autobusera eta aurrera. Bitarte guztian -bost minutu edo izango ziren, ez gehiago- ...
Tronpeta irakaslea naiz Tronpetategi Publiko batean. Ez dago gaizki tronpeta irakastea, nahiz eta nabaritzen dudan inguruan tronpeta ez dela jendearentzat, nola esan, ezinbestekoa. Inguruan ez dut ikusten lehengo tronpetazaletasuna eta gero eta tronpeta gutxiago entzuten dut herrian. Eskolan tronpeta ikasi dutenak ere ez dira tronpeta jo zaleak azkenaldion. (Tira, esan behar da batzuek ez dutela oso ondo jotzen, baina gurera baletoz, lagunduko genieke). Niretzat t...
Aspalditxo Sustatun ezer idatzi barik... eta hau argitaratu dut gaur: Aurten ere banatu ditu Improbable Research Institutek IgNobel Sariak, lehendabizi barre eragin eta gero pentsarazten dizuten zientzia sari sonatuak. Medikuntza: Opera entzutearen eragina aztertzeagatik, baldin eta ebakuntza bat egin badizute eta sagua bazara, Masateru Uchiyama, Xiangyuan Jin, Qi Zhang, Toshihito Hirai, Atsushi Amano eta Hisashi Bashuda Masanoriy Niimi-ri. «Auditory stimulation of opera music induced prolongation of murine cardiac allograft survival and maintained generati...
Iazko uztailean etorri zen Euskal Herrira, Getxoko Jazzaldira hain zuzen, China Moses kantaria. Eskuan kopa bat ardo beltz eta aurpegian irribarre zabala atera zen eszenatokira. Luze hitz egiten zuen abestien tartean, lar batzuentzat, anekdotak eta burutazioak gatz eta piperrez kontatuz. Halako batean bizitzak aurrean jartzen dizkigun ataka zailen aurrean hartu beharreko jarreraz mintzatu zen eta horrelako larriuneetan berak zer egiten duen esan zigun: kopa bat ardo eskuan hartu, sofan eroso eseri eta itxaron... ha...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.