Kirolaz -futbolaz, zehatzago- ez ditut gauza asko ulertzen, hemen saiatu nitzen azaltzen zergatik. Aurreko batean, baina, kuadrillakoak bahituta nengoen tabernan futbola ari ziren ematen telebistaz: urdinak gorrien aurka, adibidez. Halako batean urdinetako bat ate-eremura heltzear zegoela, hurbildu zitzaion arineketan gorrietako bat eta han joan ziren biak lurrera. Biak zelaian kexaka eta zaleak zarataka, nork bere aurkakoari errua egotziz. Telebistako irudietan argi ez zegoen arren, neure susmoa agertu nion ondoko lagunari: -Urdinak bultzatu eta bota egin du, ezta? g...
(Mezu hau duela lau urte idatzitakoa da eta automatikoki gaur argitaratua)Bete al du Patxi Lopez-ek orduan agindutakoa?Tweet
Gaur, Baga, biga, bloga!-ko irakurle maiteok, torlojugintzaz arituko gara. Ulertzaile onari, hitz gutxi. Gure lantegian torlojuak egiten ditugu. Langile apur batzuek goizetik eguerdira lan egiten dute, beste batzuek arratsaldetik gauera eta gehienak goiz eta arratsalde ari dira, gaueko bederatzi eta erdiak arte. Berriki jakin dugu gure langintzarako oso aberasgarria izan daitekeen mahai ingurua antolatu duela arloko beste enpresa batek, izenburua hauxe: "Nola egin torlojuak? Torlojugintza XXI. mendean" eta bertan landuko diren gaiak: Nola egiten dira torlojuak gaur egun? Nola eta non e...
Jozulinek egingo dizue egoeraren analisi fina eta, geroa ikusteko makiñie badaukanez, zer gertatuko den ere jakingo duzue. Adi:Raxoirenak egin du? Hipotesi bi:1.- Ez. PPk, eta hau guztia sostengatzen duen sistemak, eutsi egingo diote oraingo enbatari. Nola edo hala gai izango dira oraingo atakatik erdi onik ateratzeko. Oraingoz. 2.- Bai. Gerta liteke orain arte argitaratutakoa izotzmendiaren goiko muturra (*) baino ez izatea. Eman dezagun El Mundo-k eta El País-ek gordeta izatea, hor nonbait, diru beltzarena froga lezaketen agiri gehiago. Baliteke, halaber, iritzi publikoa orain bai...
Agian, niri bezala, hemen behekoa Pernandoren egia irudituko zaizue. Faltsua da, neuk aldatu dut. Baina hau ez, hau benetakoa da. Non, zertan dago aldea?(klik gainean handiago ikusteko)Tweet !function(d,s,id){var js,fjs=d.getElementsByTagName(s)[0];if(!d.getElementById(id)){js=d.createElement(s);js.id=id;js.src="//platform.twitter.com/widgets.js";fjs.parentNode.insertBefore(js,fjs);}}(document,"script","twitter-wjs");
Zuzentasun politikoak kendu zion zigarroa ahotik Lucky Lukeri:Zuzentasun politikoak kendu zion zigarroa eskutik Gabriel Arestiri:Eta zuzentasun politikoak kendu dizkio Olentzerori pipa eta botila ardoa. Ez hori bakarrik, aurpegitik ikatza garbitu dio eta jantzi moñoño -leun esatearren- batzuekin apaindu du. Emaitza: biguna, melenga eta hipergluzemia eragiterainoko gozoa. Hemen duzue ikusgai. (Diabetikoentzako oharra: ikuste soilak odoleko azukre maila neurri arriskutsuetaraino igo dezake.)Laster, ikusiko dugu, kapoiak kenduko dizkiote -oilar koitaduak, irenduta- eta auskalo arrautzak ...
Eta hona hemen, lagunok, Barretartia-rako bigarren kolaborazioa:Hugh Laurie-k badaki zer egin krisitik ateratzekoHugh Laurie inoiz baino pozago dabilela dirudi. House telesailean lan egiteari utzi zionetik kantatzeari ekin dio disko, nazioarteko boloak eta guzti. Hemen entzun dezakezue ”Let them talk“ diskoa osorik eta ondorengo esteketan Paris-en eman zuen kontzertuaren zenbait bideotan ikusiko duzue kantatzen, pianoa eta gitarra -bikain- jotzen eta tontoarena -maisuki- egiten ere bai: St James Infirmary , You don’ know my mind et...
Egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, lagun batek aurreko egunean izan zuen elkarrizketa. Gurasoenean bazkaltzen ari zela, gai batek ekarri zuen bestea eta halako batean aipatu zuen lagunak herriko fabrika bat zarratu behar zutela eta inguruko beste bat ere bai, guztira ia 500 langile kalera. Aitak, laurogeitaka urte, natural-natural erantzun zion: —Eta ez al diote fabrikari su eman behar?Mila demonariue! Epelak zer gara! Antzina gauzak bestela egiten ziren:Ez badigu ematen arrazoia guri, ez badigu ematen b...
Uharteak aipatzen ditu gaur Anjel Lertxundik Berrian; “Uharteak ziren gure gaztetako irudimena aberasten zuten lurraldeak” dio. Pentsakor geratu naiz eta gogoratu ditut neure gaztaroko uharteak: Kirrin uhartea izango da nerabezaroan gehien bisitatu nuen irla, Bostak -Los Cinco zen orduan- Enid Blyton-en abenturak behin eta berriro irakurtzen nituenean. Bigarrena Robinson Crusoe irla da, zalantza barik. Gaztaroko garai batean urtero irakurtzen nuen, uda garaian beti, Robinson Crusoe. Urtero hunkitze...
Barretartia-n argitaratutako kolaborazioa. Tontakeria bat; beste bat, alegia ;-)Manual DevotionezcoaEz galdu helbide hau, lagunok, uste dut oso momentu onak pasaraziko dizkigutela bertan.
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.