Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

Atzo, lagun baten Feisbukean eztabaidatxoa: Elena Anaya aktoreak bere laztanari -a mi amor, espainolez- eskaini zion Goya saria. Delako Elena hori lesbiana omen da eta a mi amor esanda ez zuen -zenbaiten iritziz- nahikoa argitu bere sexu joera; ezkutatu egin zuen, beraz, neskalagunari eskaini ziola saria. Koldarki ezkutatu ere, baten iritzian. Honakoa idatzi nuen erantzunetan:Nik ez dut uste homoek aldarrikatu behar dutenik zer diren. Ez eta heteroek ere. Bestela, ondorio gaizto batera hel gintezke: heteroari "se le supone" eta homoak aldarrikatu behar du? Uste dut, gainera, garrantzi h...


1.- Uretan freskatu ondoren, irten eta etzan, eguzkitan, eguzki bete-betean. Epeldu, berotu, kiskaldu. Eta gehiago ezin dugunean, uretara berriro, dzanga! Uretan freskatu ondoren, irten eta etzan, berriro eguzkitan, berriro eguzki betean. Berriro epeldu, berotu, kiskaldu. Eta gehiago ezin dugunean, uretara berriro, dzanga! 2.- Uretan freskatu ondoren, gerizpetan etzan eta irakurri, eta irakurri, eta irakurri... Harik eta esaten duzun arte: -Koño! ez litzateke gaizki etorriko garagardo hotz bat orain! 3.- Oheratu aurretik, isil-isilik, bakarrik eta inori ezer esan ...


          Irudikatu ezazue hiri bat, hiri arrunt bat. Hiritarrak etxetik atera eta bakoitza bere zereginetara abiatzen da goizero: iturginak daude, abokatuak, irakasleak... Haur, gazte eta heldu, nor bere zereginetan ari izaten da. Hiri horretan, beste guztietan bezala, badaude lantegiak, dendak, eskolak... Eta badaude, nola ez, inbiriak, ezin ikusiak... eta baita maitasuna ere. Hiri guztietan bezala, bestalde.          Gauza bat dute galarazia hiri horretan: ezin dira etxeetako teilatuetara igo...


Ez didazue sinestuko, Gumersindo Buztangorri -eta bere buruan lau zorri-, nire anaia bikiak, bloga berpiztu du! Hamaika ikusteko gaude, ia bost urteko isilaldiaren ostean, oraingoan ere ari zaizkio lau zorriok -zorri berpiztuok- kalakan, parrapladan... Hori bai, ohi bezala gai sakonak darabiltzate, pilosopo handien antzera. Egiozue bisita Gumersindori!


Gazte baten heriotzaren berri izan dut gaur, gaztea baita berrogeita gutxi urtekoa mende erdiaren inguruan gabiltzanontzat. Baina ez nau gaztetasunak ukitu, heriotzaren bat-batekotasunak astindu nau: une batean bazaude, hurrengoan ez. Eta gero elkarrizketetan topikoak: -Sikieran, konturatu barik joan da... -Nahi nuke nik ere hori neuretzat, ohean sartu eta itzartu ez...Ni ez nago hain seguru, agian nahiago nuke nik denbora apur bat izan bertoko kontuak antolatuta uzteko, maite ditudanei zenbat maite ditudan esateko, merezi dutenei behar den moduan agur esateko..., zer dakit nik,&n...


Eskerrik asko zuei, hemendik ibiltzen zaretenoi. Blogak laster egingo ditu 7 -zazpi!!!- urte eta inoiz ez nion jarri nahi izan bisita kontagailurik, ez nuen jakin nahi edo auskalo zergatik... Baina iaz garai honetan, orain ez dut gogoan ez non ez nori, Google Analytics-i buruz irakurri nion. Eta esan nuen: -Ale, Jozulin, egizu aproba urtebetez! Eta hauxe da iazko urtarrilaren 3tik aurtengo urtarrilaren 3ra bitartekoa (beherago duzue pantaila irudi bat):3.597 bisitaldi.6.742 orrialde irakurriak.Ia bi orrialde (1,87) batez beste irakurriak bisitaldi bakoitzean.1,19 minutu bertan bisitaldi bak...


Ezaguna da Etxepareren esaldia:Inguratzen gaituen giro #sesisesi a aprobetxatuz -eta blogarioi dagokigukeen atrebentziaz, zer esanik ez- ausartu naiz idazle handiaren emendatzera. Nago, gaur bizi izan balitz, beherago dituzuen esaldiak ere atseginez eta irribarre maltzur batez sinatuko lituzkeela gure Bernatek. Susmoa dut erretore eta bikario izateko bizimodu #sesisesi samarra eraman zuela. Are hobeto berarentzat. Zuei ere hala opa dizuet hastear dagoen urterako:Urte ezin #sesisesi agoa izan dezazuela!P.S.:  Izenburua hau dela eta otu zait. Bach jainkoa baita eta Glenn Gould ber...


El meu amic Patxi Lurra ha tingut el detall d'incloure una reflexió meva sobre la tragicomèdia del premi a Joseba Sarrionandia. No sospita el col·lega blogger Patxi la il·lusió que em fa que se'm llegeixi també en català. Per acabar, amics catalans, us deixo alguna cosa que vaig escriure allà per 2005:A Catalunya Kaletik zoazela senar-emazteak beren artean katalanez, seme-alabak ere bai. Ikusten dituzu etxeko zaharrak, aulkiak atari ondora aterata, gerizpetan auzokoekin txolartean katalanez barreka. Herriko jaiak dira eta gazte koadrilak oihuka (¿Què passa nen? esanez elkar...


Ze?

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2011-11-23 22:11

Ze herri klase gara poetarik handiena hogeita sei urtez deserrian utzi duena?Ze herri klase gara poetarik handiena etxera ekartzeko potrorik izan ez duena?Ze herri klase gara?Ze herri?Ze?


Unai Brea Argiako kazetariaren blogean eztabaida interesgarria dago Escépticos saioaren inguruan. Biziki gomendatzen dizuet artikulua irakurtzea. Bertan utzi dut erantzun moduan hau:Bale, utz dezagun transgenikoena. Hel diezaiogun homeopatiari, hemen ez baitago aitzakiarik, zientziA ekonomikotik begiratuta behintzat. Botika alopatikoak zein homeopatikoak ekoizten dituztenek, biek ala biek, irabazi astronomikoak baitituzte. Hala ere, desberdintasun nabarmena dago bien artean: homeopatia ez dabil. Hain sinple, hain soil.Eta bai, Escépticos saioarena ez da dogmatismoa, harrokeria da. Eta jarre...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren