Arrazoi du Leirek han (ez, Leirek ez daki ze koloretako galtzontziloak daramatzadan... bueno, uste dut). Kontua da arrazoi duela: euskaldunok ze diskretuak eta ze gezak izan behar dugun. Egin gaituzten. Bihurtu garen. Baina ez. Ez da ona halako zurruntasuna, halako gris koloreko diskrezio berdintzailea. Berdintzaile bezain birrintzailea. Garai batean -duela nahi baino urte gehiago, artean gazte eta berde ginela eta bla bla bla- ostiraletan, asteburuaren hasiera ospatzeko-edo, kolore biziko galtzerdiak jazten nituen: gorriak, laranjak, berde fosforitoak... Gaur egunean, aldiz, barrurago, d...
(Gainean klik handiago ikusteko)Gaurko Hitzak 3 urte bete ditu, lagunok. Zoriondu duzue Maite? Oraindik ez? Ea, ba!
Karrajuan eta Sustatun argitaratutakoa, lagunak egiteko balioko ez didana, beharbada ;-) Aurten HABEri egokitu zaio MoodleMoot Euskadi 2011ren antolaketa eta ostiral honetan bertaratzeko gogo biziz nenbilen, Euskalduntze Alfabetatzearekin, neure lanarekin, lotura zuzena zuelako eta Moodle-rekin lan egiten dudanez, ikasi nahi nuelako nik baino dexente gehiago dakitenengandik. Baina ez naiz joango. Eta, zergatik ez naizen joango azaltzen hasi baino lehen, argi utzi nahi dut ez dudala injustoa izan nahi MoodleMoot Euskadi 2011 sustatzen eta bertan aurkezteko hitzaldiak prestatz...
Jarraitzen du El País egunkariak euskal literaturako altxor ezkutuak ezagutarazten. Ez hain aspaldiko Mario Arestiren ostean, hona hemen José Basarri Onaindía:(egin klik handiago ikusteko)
Asmakizun erraza, zuek azkarrak zarete eta: Lerroburu hauetatik bakarra agertu da Berrian. (Oraindik, eman denbora apur bat eta besteak ere etorriko dira.) Egin gainean klik handiago ikusteko.Hemendik tiraka eta honek inspiratua.
Bitxia da fikziogintza, baiki. Behin ipuina -edo dena delakoa- argitaratuta, ematen du dena betidanik izan dela horrela: pertsonaiak hauek dira, istorioa hemendik horra doa... Baina ez, behin betiko izan aurretik behin-behineko izan da dena. Eta hori baino lehenago... deus ez! Kontua da ibili naizela "Aldi gaiztoan"-en erabilitako apunteetan begira eta ohartu naiz -ahaztua nuen ia- adibidez, azken orduan aldatu niola izena pertsonaia bati, beste pertsonaia bat desagertu egin dela, bost kapitulo baino ez zirela,...
2171 urtea -Baina nik joan egin nahi nuen, joan egin nahi nuen. Holosolasa ez da gauza bera, ez da gauza bera. Restrepo ajentea marmarka dabil eta horrelakoetan beti errepikatzen du esan berri duena. Arrazoi du Restrepok, garai honetan oso gutxi bidaiatzen du jendeak: erregai fosilak urritu zirenetik garestiegia da hegan egitea eta hydrocruiser-ez egun batean New Yorkera heldu ahal izango balitz ere, electrotrain-ez joan beharko litzateke South Californiaraino. Gainera, independentziaz geroztik, South Californian sartzea ez ...
2004ko urtarrilaren 10a, zapatua Duela urte erdi jada garai ero honetara heldu zelarik ez zuen ikusten bere eginkizuna betetzen hasteko unea. Heldu da eguna, baina. Astebete dauka lana burutzeko: datorren asteburuan batzar garrantzitsu bitan emango baititu egunak: Alderdiaren buruzagitza lortu behar du, kosta ahala kosta lortu ere. Prest dauzka zehaztasun ia guztiak, falta direnak Andonik eta -batez ere- Iñigok burutuko dituzte. Baina orain aste honetarako zereginean murgildu beharra dauka, hona ekarri duen misi...
2003ko urriaren 3a, barikua Jonjo Maiz deitu eta jarraian sartu da azken solairuko hirugarren gelan, sartzeko baimenik itxaron gabe, azken hilabeteotan inguru haietako nagusi bihurtu izan balitz bezala. -Ta? Ikusi dut aspaldion gero eta gutxiagotan atera izan dela prentsan... Lan ona egin duzue. -zuzendu zaie ahoa zabalik begira dauzkan Iñigo eta Andoniri. -E... ez da oso zaila izan: Kontua da familiarekin-eta ez zela ondo konpontzen eta Lehendakariarekin ere susmatzen genuen aspaldion ez zeukala batere sintoni...
Bilbo, Sabin Etxea, 2003ko uztailaren 1a, martitzena Arretaz entzun dituzte hortz horixkak erakusten zituen gizontto bitxi haren hitzak. Sekula entzun duten zientzia-fikzio istorio handiena izan liteke. Baina egia omen da. Bata bestearen atzetik onartu dizkie etorkizuneko bisitariak erronkak; baita bata bestearen atzetik eskaini eskatu dizkioten froga guztiak. Benetan ari da, etorkizunetik dator. Nahiz eta ez dien guztiz zehaztu bere ekinkizunaren muina, kalkulatzen du Iñigok merezi duela sinistea, edo sinisten diotenarena egitea, beh...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.