Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

Zenbat ipurtargi ikusi duzue uda honetan? Ez dituzue horren erraz ikusiko. Hain gaude argiztatuak, hain diogu beldur iluntasunari. Gure baserri inguruak farolaz bete ditugu, etxe alboak gau osoan alferrik piztuta dauden argiz. Ipurtargiak sortzen duen argitasuna baliatzen du bikotekidea erakartzeko. Baina ipurtargiaren argi xume, berde, ahulak zer egingo du gure inguru superargiztatuetako milaka watioen aldean? Gero eta bakanagoak dira ipurtargiak. Argiak hilko ditu.   Bestalde, kontsolatzen du jakiteak bat baino gehiago garela ipurtargien argazki bila gauez landaz landa gabiltz...


Pekatua

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2011-07-11 08:54

  Zatoz Edurne Zuri,egiozu haginka, aho betez. Eta gero gerokoak.      


Baliteke zuzen ibiltzea erlijio sentimendua eboluzioak eskainitako adaptazio bat dela diotenak. Baliteke, halaber, Afrikako ordeketan behiala gure arbasoen alde jokatu izana fedeak, edozein sastrakaren atzean depredatzaile ezezagun bat egon zitekeelako sinesmenak. Baina eboluzioak ez du beti asmatzen; ez dugu ahaztu behar eboluzioak huts egin duela inoiz edo behin, eta zenbaitetan oker hori garesti atera zaiola delako izaki ala gizakiari: Badugu hesteetan balio handirik ez duen zati bat, garai batean milaka pertsona hobira eramaten zuena. Beraz, -irakasbidea ez da zaila antzematen- eboluzio...



Irakurri ez dudan Volgako Batelarien artikulu honetan zehaztasuna falta zelakoan bidali diet nik neurea eta, aizue, argitaratu egin didate!! Hemen daukazue:(Klik gainean handiagoa ikusteko)


Tokio Blues Norwegian wood irakurri berritan, inbiria sentitzen dut ikusita ze luze, zabal eta zintzo hitz egiten duten liburuko pertsonaiek -Watanabe, Midori...- beren sentipen, kezka eta desio sakonenei buruz. Baina, klaro, pentsatzen jarrita... pertsonaiak dira.


(Azkue Fundaziñoak babestutako mezua) (*)Planik bai asteburu honetarako? Hona aukera: Shakira Bilbon!! Gainera Azkue Fundaziñoaren lan eskergari esker kartelak euskaratuta bizkaieratuta dauzkagu!!Azkue gehiago hemen.(*) Nahi bai!


Iktiomantzia

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2011-05-23 14:17

Nire aspaldiko lagun Logika Aplastante-rekin jardun dut berbaz ea hauteskunde osteko mataza askatzen laguntzen didan. Hona transkripzioa (pare bat zuzenketa -ergatibo bat eta plural bat- egin ostean):JOZULIN: Orduan, Garitano Ahaldun nagusi...LOGIKA APLASTANTE: Bai.J: Utziko diote, ala?L A: Beste erremediorik ez. Gainerakoetan zerrenda bozkatuena errespetatzen bada, hor ere. EAJk emango dio bidea.J: EAJ aipatzen duzula, zein aldetara egingo du penduluak? Itunak egiteko orduan Bildu lehenetsiko du, hartara udaletan gehiengo abertzalea ahalbidetuz?L A: Ez.J:   ¿...?L A: Ezetz.J: Zeh...


Ez dizut entzun nahiGarraio publikoa eskasa eta garestia delaZure herriko kiroldegia txiki geratu delaUdal Musika Eskolan ikasle kopurua mugatua dutelaZure seme-alabek eskolako jantokian gero eta txarrago jaten dutelaEuskaltegia gero eta garestiagoa delaEz dizut entzun ere egin nahiZure lanean zortziren lekuan lau zaudetela eta ondorioz lanez itota zabiltzatelaZure ardura diren senide nagusiak edo gaixoak zaintzeko laguntzak eskasak, urriak, ezdeusak direla eta, heltzekotan, berandu -dramatikoki berandu- heltzen direla.Ez dizut horrelakorik entzun nahi baldin eta -berriro ere- eskuinari -ho...


Zoriontasuna, minutu batean azalduta:Zorion apur gehiago:Zorion apurrak (I)Zorion apurrak (II)Zorion apurrak (III)Zorion apurrak (IV)Zorion apurrak (V)Zorion apurrak (VI)Batzuk ezin izango dituzue ikusi. Entona dezagun hileta eresi bat euskaltuberen alde :_(


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren