Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

Luze eta neketsu gerta daiteke nola lortu dudan azaltzea, zerura joatea -eta, batez ere, itzultzea- ez baita batere erraza, baina hemen duzue:ELKARRIZKETA RESURRECIÓN MARÍA DE AZKUEREKINJozulin: Elkarrizketa hasi baino lehen kontu bat argitu nahi nuen, etrebentzia ez bada: Zer dela eta "Resurreción María" izen bitxi hori, emakume izena ematen du, ezta? Resurreción María de Azkue: Ba, beitu zer esanbiotzuten: iguel orregaitxik joango nintzan ni abade... gonakaitik! Egon zaiz trankil mutiko, bromatan nabiltzu-ta, jau, jau, jauuuu! Bakixu? Ildda egotiak emoten dotzu alakoxe umoria... joooosau...


Aurreko astean -ez zaitezte ikaratu, baina- errebelazio moduko bat izan dut Qwiki delakoarekin. Ez da -beste- bilatzaile bat, ez da -beste- entziklopedia bat... Qwiki kontzeptu berri bat da, informazioa eskaini eta hartzeko etorkizuneko eredua: Gure jakinmina asetzeko ahots batek ematen dizkigu azalpenak, eta bitartean argazki, bideo eta grafikoak erakutsi; nahi dugunean ahotsa eten eta loturetan klikatu edo bideoak ikus ditzakegu, azalpenarekin geroago jarraitzeko. "HAL, emadazu Jupiterri buruzko informazioa" eskatuko zion Dave Bowman-ek 2001: Space odissey-n eta HALek eman, ahoz eman ...


Pentsatzen jarrita... historian lehen aldiz gertatu da: 1.186  euskaldunek aldi berean elkarrekin hitz egin ahal izatea. 1.186  pertsonarentzako lekua duen kafetegi -nahiago baduzue, taberna- bat, zeinetan eztabaidarik sakonena eta link interesgarriena txisterik babuenarekin nahasten diren. Aizue: 1.186 euskaldun, aldibereko elkarrizketan, euskaraz. Historian lehen aldiz.   1.186 dira gaur Umapek bilduta dituen tuiterlari euskaldunak.


Lehenik esango dizuet baietz, badela, bestela Luistxok akatu egingo nau.Eta orain komentzitu egingo zaituztet.Umap oso, baina oso, garrantzitsua (izango) da honengatik guztiagatik:Twitter ere oso garantzitsua delako: Sareko elkarrizketa Twitterren dago gaur egun, Facebooken bainoago, nire iritzi ezjakinean. Hamaika elkarrizketa gurutzatzen dira tuiterlarien artean.Twitter ez da elkarrizketa bakarrik, hedabidea ere bada; Twitter irratia piztuta izatea bezalakoa da: Jarrai ditzakezu Berria, Sustatu, Zuzeu, Intereconomia (XDDD).. eta atoan jakingo duzu munduan zer gertatzen den... momentuan be...


Ez galdetu zelan lortu dudan, ez dizuet aitortuko nor den nire deepthroat; kontua da lortu dudala datorren igandean Patxi Lópezek El País egunkarian argitaratuko duen artikulua, Kirmenena eta Ruperrenaren hari beretik doa oraingoa ere. Hemen duzue: (egin klik argazkiaren gainean handiago ikusteko)


Bloga duzuenok jakingo duzue zer den hozkailua (*): idazten duzu zerbait eta hor geratzen da karpeta batean hasita, borobildu gabe. Edo momentua pasatu zaiola deritzozu bat-batean. Hozkailua deitzen diot nik karpeta horri eta hasiko naiz bertatik gauzak ateratzen, iraungitze data etorriko zaie bestela. Hona lehena: Etxe aldaketarekin deskubritzen hasi naiz berriro ahaztutako gauzen dirdira. Disko hau, binilozko LP-a, aurkitu dut eta hau zeukan itsatsita. Bazen Galdakaon –nire adinkideek gogoratuko dute- disko denda bat Ventanal izenekoa; bertan Jorgek eta bere anaiak diskoak, libur...


Itauna

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-10-14 23:40

Blog honen irakurleen artean jende printzipal askoa eta jakintsua baitago, itaun bat daukat zuetakoren batek erantzun baleza:  Argituko al dit norbaitek ze arrazoi, ze indar saihestezin dela medio behartzen du naturak -gehienetan axolagabe samar agertzen den berberorrek- sagarrondo bat bere sagar gorri, handi eta lodiena adar altu, oker eta ezkutuenean eskaintzera?Sagar gehiago: Zoriontasun apurrakSanjuansagarrak guztionak diraGerezi denbora, sagarren denbora (I)Gerezi denbora, sagarren denbora (II)


Aspaldian aipatu genuen zientzia f(r)ikzioa eta literatura erotikoaren arteko harreman estua. Eta, pentsatzen jarrita, oraintsu oso boladan dagoen autof(r)ikzioa ere kokatu beharko genuke literatura erotikoa atalean. Ageriko arrazoiengatik.



Espantua

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-09-21 21:26

Gaur hitz egin nahi nizueke esaterako autofikzioaz, homeopatiaz edo zer dakit nik zertaz. Baina gaur ez da Jozulinen begitantziñoez eztabaidatzeko eguna. Gaur ezer esan ezinik giltzapean daudenei ahotsa emateko eguna da, paradoxikoki gaur bertan ziegan egon arren aurreko egunetan baino lasaiago daudenei -pasa duten infernua konta dezaten- lekua uzteko eguna:Behin Madrilera iritsita kolpeak eta poltsa sesioak hasi dira. Poltsa buruan jarri diote askotan eta arnasarik gabe uzteraino estutu diote.Poltsa buruan estutua duela ur botila batekin kolpeak eman dizkiote. Poltsa askotan egin diote, eg...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren