Itauna

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-10-14 23:40
2

Blog honen irakurleen artean jende printzipal askoa eta jakintsua baitago, itaun bat daukat zuetakoren batek erantzun baleza:

Argituko al dit norbaitek ze arrazoi, ze indar saihestezin dela medio behartzen du naturak -gehienetan axolagabe samar agertzen den berberorrek- sagarrondo bat bere sagar gorri, handi eta lodiena adar altu, oker eta ezkutuenean eskaintzera?

Sagar gehiago:
Zoriontasun apurrak
Sanjuansagarrak guztionak dira
Gerezi denbora, sagarren denbora (I)
Gerezi denbora, sagarren denbora (II)

jaio

jaio 2010-10-15 10:33 #1

Izan ere, batzuk pentsatzen jartzen zaretenean...

Arrazoi bat baino gehiago egon litezke.

- Urrutikoak edo eskuraezinak duen xarma. Beti pentsatzen dugu harrapatu ezin dugunak eskuan daukagunak baino hobea izan behar duela

-Erraz hartzeko moduan dagoen horrelako sagarrari ez diogu heltzen uzten eta beste inork hartzea baino nahiago dugu berde dagoen bitartean eskuratu, leiho ondoan argitan jarri eta sagarrondoan bezala helduko delakoan

-Zu baino bizkorrago ibili naiz eta sagar eder guztiak eraman ditut

Gerezi garaia etorri bitartean gozatu sagarrekin

Txadonak

Txadonak 2010-10-15 18:04 #2

Galdakoztarra, tirri tarra, hik uzkerra, nik sagarra.

Utzi iruzkina: