Kategoria: sagarrak
—Madaritxu! Bero danean euria sano ederra da, gero! —Haize lar, baia, Sagartxu! Mareaten hasi naz! —Ba, gu hemen barruan gozo-gozo: ez euri ez haize!
Bakarrik sentitzen zen, e s k  ...
Salve ad omnibus legentibus! Hementxe gaude berriz ere gure desbentura eta peripeziei buruz berri emateko. Egunak aurrera doaz eta konturatu orduko 7, 14, eta 21 egunak pasata, 28ra heldu gara. Poliki-poliki edo “pomalu-pomalu” (beraiek esaten duten moduan), Txekiarrak eta Euskaldunok, hain desberdinak ez garela konturatzen gabiltza. Hizkuntza (eta hezkuntza), Historia eta klima bezalako ezaugarri hain desberdinak edukita ere, berdintasunera hurbiltzen gaituzten beste gauza asko daudela ikusten ditugu. Bizikleta afizioa, onddo bilketa eta lagunen garagardo edo sagardo arteko berriketaldi...
Honek badaki non, goizero etortzen baita leiho ondoko intxaurrondora.Eta badaki, sagarrak bezala, intxaurrak ere egiten ditudala nik erdibana basoko jendearekin.Horregatik egunean bat edo bi hartzen ditu. Ez denak, beste batzuek bezala.Eta izenburuko esaldia, nola, ez, Bernardo Atxagaren kantu luze bezain profetikoan:
Zatoz Edurne Zuri,egiozu haginka, aho betez. Eta gero gerokoak.
Blog honen irakurleen artean jende printzipal askoa eta jakintsua baitago, itaun bat daukat zuetakoren batek erantzun baleza: Argituko al dit norbaitek ze arrazoi, ze indar saihestezin dela medio behartzen du naturak -gehienetan axolagabe samar agertzen den berberorrek- sagarrondo bat bere sagar gorri, handi eta lodiena adar altu, oker eta ezkutuenean eskaintzera?Sagar gehiago: Zoriontasun apurrakSanjuansagarrak guztionak diraGerezi denbora, sagarren denbora (I)Gerezi denbora, sagarren denbora (II)
Sanjuansagarrak (*) erdi bana egiten ditut nik eskilasoarekin.Zozoak erenahi balitujatea dauka Eta lurrera jausten direnak denak kirikiñolatzarentzat. Baina horrela ezin da ez dago eskubiderik sagarrak guztionak dira!Entzun al duzue, txoriok? (*) Sanjuansagarrak edo sanpedrosagarrak, noiz heltzen diren.Badakizue: Sagarrak, zorion apur horiek.