Sanjuansagarrak guztionak dira!
Sanjuansagarrak (*)
erdi bana egiten ditut nik
eskilasoarekin.
Zozoak ere
nahi balitu
jatea dauka
Eta lurrera jausten direnak
denak
kirikiñolatzarentzat.
Baina horrela ezin da
ez dago eskubiderik
sagarrak guztionak dira!
Entzun al duzue, txoriok?
(*) Sanjuansagarrak edo sanpedrosagarrak, noiz heltzen diren.
Badakizue: Sagarrak, zorion apur horiek.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: