Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

25 segunduko berri honetan 25.027 milioi euro aipatzen dira, 1001 milioi euro segunduko, alegia. Honela banatuta milioiok: alde batetik Shell konpainiak 2010eko azken hiruhilekoan irabazi dituenak -4.900.000.000 €- eta bestetik iazko urte osoan poltsikoratutakoak -20.127.000.000 €-. Eta orain dator onena: "decepcionando a los inversores". Gerundioaren erabilera alde batera utzita, ez dakit zertara egongo diren ohituta inbertsore horiek, baina, iaz, 2009an baino %61 gehiago irabazi zuten. Zuek ere bai, ezta?Ez zait bururatzen gartzelara eramango ez nindukeen iruzkinik.Tira, txiste txar bat b...


Pentsatzen jarrita... eskerrak ez dugun ametsak gidatzeko ahalmenik. Eskerrak -gauez behintzat- ametsek erabakitzen duten non, noiz, norekin eta zertan ibiliko garen. Eskerrak ametsak beregainak diren eta ezin dugun hartuko duten bidea geuk arteztu.Bestela, ez gintuzkete eramango ohi duten lurralde urruti, arrotz, bakanetara; ametsetan baino bizi ezin ditugun bidaia eta menturetan. P.S.: Euskal musikak izan duen talderik handienaren diskorik handienari izena ematen dion kanta honela hasten da: Ametsaren bide zabal zabalean...


Gero esango dugu hau, hori eta bestea El País-i buruz baina gu ezjakin halakook ezagutu gabe eta erakutsi digute Gabriel Aresti handiak bazuela anaia bat, bikia gainera, eta idazle handia ere bazena. Aurrekoan izan genuen lehen arrastoa. Oraingoan Mario Arestiren biografia -obituarioa, zehaztz esanda, Mario gizajoa aspaldi hil baitzen- argitaratu dute. El País-en ordainpeko bertsioan dagoenez, pantaila-irudia hartu dut zuek ere irakur dezazuen. Ez horregatik. Honatx:(Handiago ikusteko, klik irudiaren gainean)


Aurreko igandean hitzordua geneukan Amaraunerako Bizkaia Trio-kook (Gorriti, Ben - Ito eta servidora). Baina amaitu ostean pintxopote beharrean Joxe eta Nickdutnikekoekin geratuta nengoen ez dakidalako ezetz esaten. Tira eta beste arrazoi batengatik: Zein blogariri ez zaio bere zilborrari blogari buruz hitz egitea gustatzen, ein? Eitb-ren egoitzara hurbiltzen ari nintzela Keops-en Piramidearen  San Mames Barriaren lanetarako sarreran ezer onik iradokitzen ez zidan mezu batekin egin nuen topo:Beraz, ohi baino urduriago elkartu nintzen Benitorekin eta arin baten heldu zitzaigun Patxi bil...


Pentsatzen jarrita... hotza neguan ez genuke albiste izan beharko; beroa udan beste-edo. Baina hor dituzu, hasieran alarma gorria albiste zelarik, orain alarma horia notizia. Eta laster, gu konturatzerako, alarma berdea izango da berri eta esango digute ez duela behar besteko hotzik egingo neguan. Eta udaren bihotzean ere alarma berdea, ez baita bero nahikorik izango.Harik eta azkenean alarma horia piztuko den arte, edo gorria hobeto: Kontuz, negu honetan hotza espero da, tarteka elurra ere egin dezakeelarik. Kasu, udan beroa espero da, eta noizean behin sargoria. Eta alarmatu egingo ...


Jainkorik ez da

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2011-01-10 22:21

Urliak idatzi zuen -Urliaren batek- erraz daukala Jainkoak bere existentzia demostratzeko, nahikoa duela Gabon gauean inor hiltzen ez uztearekin. Agerikoa denez, ez du beharrezkotzat jotzen halako demostraziorik.Eta aurtengo Gabon gauean lagun on bat eraman digu Jainko inexistente bezain gupidagabe horrek, hatzaparkada itsuz: Euskal Porno Rock talde -guretzat- gogoangarriko gitarristetako bat: Txelis, "el famoso guitarrista de color... blanco".Ateook ez dugu sinesdunen kontsolamendurik eta ezin ditugu idatzi "dagoen lekuan dagoela, gitarra jotzen jarraituko du" bezalako esaldi melen...


Nire barruko Patxikontra ttikiak agindu dit hau idazteko:Wikileaks-ek ez du mundua aldatuko. Eta arrazoia agerikoa da: dagoeneko ez du aldatu. Esan nahi baita ez digula susmatzen ez genuen ezer erakutsi. Egia da, informazio ikaragarriak -hitzaren zentzurik estuenean- frogatu dituela eta gure zenbait errezelo izugarri -izua eragiten dutenak, alegia- baieztatu dituela. Gobernuak susmatzen genuen bezain hipokritak -ez gehiago- direla jakin dakigu orain. Ta? Erori da gobernurik? Saldoka atera al gara Neguko Jauregiak, Bastillak hartzera?Ez, Wikileaks-ek ez du mundua aldatu, ez du aldatuko. Dato...


Oraingoan bai. Iazkoak azkenean ez zuen aurrera egin baina aurtengo honek berme guztiak ditu eta egungo hedabideen panorama iraultzera dator. Urtarriletik aurrera aldizkari berria kioskoetan: Papereko Sustatu. Argitalpen potoloa atera da, baina hemen doazkizue, aurrerapen bezala, azala eta aurkibidearen hiru orrialdeak. (Gainean klik handiago ikusteko) Azala: Aurkibidea 1: Aurkibidea 2: Aurkibidea 3:


Enrique Morente. Beti joaten zaizkigu handienak.   Découvrez la playlist Enrique Morente - Abajo el alzheimer avec Enrique Morente


Arrazoi du Edurnek: alfertuta gabiltza -nabil- aspaldion. Hau konpondu heharra dago.Gaurko Amaraunerako gaien artean honako berria zegoen: "Multa europea a cinco empresas asiáticas de pantallas planas".Gaitegia begiratzen ari nintzela apur bat googleatzen hasi eta konturatu naiz hainbat eta hainbat hedabidetan -zenbaketan hogeitik gora nindoala aspertu naiz- berria hitzez hitz berdin-berdin zetorrela. Egin zuek ere aproba, sartu hau Googleren kutxatxoan: "Joaquín Almunia, vicepresidente de la Comisión Europea y comisario de Competencia, anunció ayer con perceptible satisfacción la imposició...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren