Gaur (ere) fundamentu eskaseko zerbait: Gara-rekin banatzen zen Xirika aldizkarian atera zen eta nik orduan fotokopia atera nion eta kaxoi baten gorde, harik eta atzo Paleolitos aroko estratu baten agertu zen arte. Gaurkotasun osokoa denez, gozatu umoreaz, behar dugu-eta. Hona:(Klik argazki gainean handiago ikusteko)Eta postrerako, hau.
Lagunok, egunotan Erroman nengoela hor ari nintzen zuei zein opari, zer oroigarri ekar niezazuekeen: Koliseoaren miniatura bat? Funghi sechi batzuk? Grappa botila bat? Eta, hara non, opari praktikoa ekarri dizuedan azkenean: Datsegit botoiari sakatuz gero, induljentzia daukazue orain arte egin dituzuen pekatu guzti-guztietarako. (*) Jozulinek salbatuko zaituzte inpernuko sugarretatik. (*) Dena den, tranpa ttiki bat egin dezakezue: egin bekatu asteburuan beldurrik gabe, eta astelehenean sakatu datsegit botoia. Ahaztu gabe, hori bai.
Egin klik argazkiaren gainean handiago ikusteko:
Pentsatzen jarrita... bizitza erdia pasatzen dugu esaten ezta pentsatu ere eta beste erdia nork esango zidan niri...
Hementxe behean duzuen testua Galdakaoko erduzie euskara elkartearen web berrian argitaratutakoa da (bide batez, sartu eta kuxkuxeatu bertan apur bat):Urtarrilaren azken egunak ekarri zuen berria: Metroak jarri zuen anezka geldiarazi zuen Aldundiak. Anezka? esan nuen. Ttak! hiztegietan begiratu eta han zegoen, gehienetan ehungintzari lotutako hitza. Wikipedian, ostera, Discovery espaziontziaren argazkia zegoen. Hortxe! esan nuen: transbordador, lanzadera. Okei, orduan Aldundiak gerarazi du Etxebarriko metrorako autobusa. Ertzaintzak J.B. Uriarten bidaiariak busetik jaitsiarazi, jendea z...
Gaur autolaguntza apur bat. Bizitzan zer den beharrezko kantak esan zigun aspaldi, baina hiru gauza horietaz gain badira beste zenbait. Esaterako, bizipoza; esaterako umorea; esaterako, pentsatzeko askatasuna. Eta garrantzitsuena orain dator, baina ez da erraza azaltzen. Ea ba: Izena @luistxo ri hartu diot eman zuen hitzaldi batetik eta deitzen da Guerra Termonuclear Total (Global Thermonuclear War). Kontua da Juegos de Guerra (War Games) filman David gaztetxoak eszena honetan bere gustuko neska limurtu nahi duela. Pentagonoko ordenagailuan sartzea lortu eta nola lil...
Pentsatzen jarrita... hurbileko norbait hiltzen zaigunean ez dugu gugatik bakarrik negar egiten.
Barkatu, baina gaur okerreko hankarekin jaiki naiz. Irakurri berri dut Indignez vous! sonatua eta zer nahi duzue esatea: ezer berririk esaten al du agure maitagarri horrek? Ez gaizki ulertu, ados nago berarekin, baina berritasunik ba du liburuak? Orduak egon gaitezke berbaz Indignez vous! honek eragin duen oldeaz, eta zenbat jendek irakurri duen eta bla, eta bla, eta bla. Badakizue zer? Sarkozyri emango diote bozka horien erdiek baino gehiagok. Gaitzerdi, gainera, bestela Le Peni -aitari ez bada, alabari- emango diote-eta. Gaur guztientzat ere badut: Eta Wikileaks? Non dabil? ...
20 euro jarriko ditut kutxa batean. Zuk ere berdin. Orain kutxan 40 euro daude. Biok dakigu hori. 30 eurotan salduko dizut kutxa. Eta biok irabaziko ditugu 10na euro. &...
Ezagutu duzue Jozulin blogari guaya, orain sensiblea, beti atsegina. Ez duzue ezagutzen Josu lagunekiko beharbada ez-leiala, bizikideekiko akaso zakarra, lankideekiko agian berekoia... Zenbat Jozulin daude? Josu beste? Berdinak al dira? Zenbat ni naiz ni? Zenbat zu zara zu? Zenbat gu gara gu geure baitan? Post Scriptum: Izozkailuan (*) zegoen goiko hori, dilistaz betetako tupper bat eta barazki purea edo agian konpota ezkutatzen zuen beste baten artean. Eta honako esaldia zeukan lagun: "Aurrekoan Amaraunean honen harira, eta Benitoren aholkuei jarraituz." Baina, ze...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.