Hitz berri bat ikasi dugu, behintzat
Hementxe behean duzuen testua Galdakaoko erduzie euskara elkartearen web berrian argitaratutakoa da (bide batez, sartu eta kuxkuxeatu bertan apur bat):
Urtarrilaren azken egunak ekarri zuen berria: Metroak jarri zuen anezka geldiarazi zuen Aldundiak. Anezka? esan nuen. Ttak! hiztegietan begiratu eta han zegoen, gehienetan ehungintzari lotutako hitza. Wikipedian, ostera, Discovery espaziontziaren argazkia zegoen. Hortxe! esan nuen: transbordador, lanzadera. Okei, orduan Aldundiak gerarazi du Etxebarriko metrorako autobusa. Ertzaintzak J.B. Uriarten bidaiariak busetik jaitsiarazi, jendea zarataka... Zer da hau? esan nion neure buruari (egia esateko, esan nuen: Baina Ze Ostia!? BZO!? Ingelesez, eleganteago, esaten diote What The Fuck!? WTF!?)
Tira, desbideratzen ari naiz, natorren harira. Orduan Aldundiak gerarazi du Jaurlaritzak -nolabait esatearren- jarritako zerbitzu bat. Akabaramos! atera zitzaidan ahotik (orain bai, horixe bera esan nuen) eta azkarra baino azkarragoa naizenez, esan nion neure buruari: Hauteskundeak datoz eta honek itxura txarra du, adios anezka.
Bueno, eta hain hain azkarra ere ez naizenez, ba ez nuen guztiz asmatu, ze, jakingo duzuenez, jarri digute Bilbora beti berandu heltzeko modua: autobusa + paseotxua + metroa = ordubete, gehiago ez bada. Bikain.
Dena ez dago txarto, Basaurira joan ahal gara doan, baita hangoak ere hona etorri. Eta umeak ere ikusi ditut eurak bakarrik Bengoetxen igo eta Urretan bajatu direnak barreka eta zantzoka, pozarren jostailu berriarekin. Pentsatzen jarrita, tiobiboa baino dibertigarria da eta nago herri sakabanatu honetako biztanleak batzeko ere balioko duela anezka edo dena delako autobus honek, Bilbora joateko balio ez arren. Azken batean, nork joan nahi du Bilbora, Galdakao ber-berton edukita, ein?
Berba berri bat ikasi dugu behintzat, anezka, eta gainera -izan gaitezen baikorrak- galdakoztarrok jakingo dugu hurrengo hauteskundeetan nor saritu eta zein zigortu gai honetan (ere) bakoitzak izan duen jarreragatik, ezta? EZTA?
Iruzkinak
Txadonak 2011-04-03 21:27 #1
Hau be badok! Geure lanzadera maitie Galdakora joan behar izan dok euskalduntzeko. Izena gustetan jatak: anezka. Real Madrileko Anelka gogoratzen jostek, biak txarrak baino txarragoak.
Doan bai, hasikeran Basauri-Etxebarri be doan izan zoan eta jubilatuek Etxebarrira joaten zoazen; beraz, bitartean aprobetxau ze laster hasiko dozak kobraten. Engantxateko dok, drogea lez.
Hau gripea lez dok, beste herri bateri pasau behar dotzezue anezka (gaixotasun izena jekok).
Bueno gure aldetik ia Galdakoko neska politak etorten diren Basaurira ze hemekoakaz aspertute gaozak.

PD: Galdakoztarrak, kontuz ibili zaitie paso-zebratan, hemen ez juk frenaten...

Utzi iruzkina: