Heldu da uda eta, arrastaka bada ere, ekarri naute igerilekura. Lepo dago. Aurten, baina, topatu dut zeregina familia uretan edo eguzkia hartzen dagoen bitartean: Idatzi! Degustazioetan ezezik igerilekuetan ere egoten da jende interesgarria (udako igerilekuetan; neguko igerilekuetan jendeak ez duelako inor agurtzen eta ulertzen dut, ze, klaro, betaurreko, txano, txankla eta braganautikarekin ea nork agurtzen duen goiko pisuko neska ederra, adibidez). Ba hori, jende interesgarria dagoela, aurrean daukadan gizona, esaterako: Gizon-gizona da, inondik ere, al...
Eta gizartean ere txanpa galtzen hasi gara: Galtzen ari gara EBPN ez delako inoiz benetan aurrera eramango EAEko ezein herritan, ez zutelako horretarako sortu, asmatu zuenak Kontseiluaren ekinbideak gelditzeko asmatu zuelako, besteak beste. Galtzen ari gara euskarazko aldizkariei dirua banatzen zaienean Aldaketa16 (ez diot linka jarri nahi) bezalako aldizkari fantasmagorikoari ematen diotenean ARGIA ri ematen diotenaren dirulaguntzaren ia erdia. Horrek esan nahi du ARGIAk duen garrantziaren erdia duela? Kar, ...
Eguna gaizki hasi da. Goizean deitu dizu nagusiak igande osoan zaintza lanak egiteko eraikin huts eta blindatu batean. Kokoteraino zaude askotan egin dizulako gauza bera eta igandea eguzkitan gozo igarotzeko plana zeneukan, agian. Amorrua apartzen zaizu eta erraietaik gorantz sentitzen duzu. Ikusiko du. Egingo didan azkena izango da, lantokira heldu zara. Arma, tiro, pun! Ezin duzu sinestu egin duzuna. Zerraldo dago nagusia zure aurrean. Zer egin dezakezu? Aurpegia desitxuratu egiten diozu, horrela ez dute ezagutuko, sutearen ondoren aurkitzen dutenean. Nazka ematen dizu odolak. E...
Sarritan galdetuko zizueten zein liburu eramango zenituzketen zorioneko irla bakartira, Topikoetako irla horretara. Nik honelako zerrenda egin dut: Abortatzen (Jose Basarri Onaindia) Kutsidazu potota, Ixabel (Joxean Belarrizabal) Gerturik daukagu tortola (Joxean Belarrizabal) Hontzak hiltzeko bidea (Juan de Tortas) Lur bat kaskarrago (Joan Mari Foulardgehien) Ni ez naiz lehengoa (Jose Basarri Onaindia) Hamaika lauso (Ramon Gasteizbitoria) O, barbakoak! (Atxardo Bernaga) Bardulo (Atxardo...
Euskaltegietan ere indarra galdu dugu: · Ez goaz gorantz, ez digutelako uzten. Eusko Jaurlaritzaren diru politikak eskuak lotuta uzten ditu euskaltegiak, publikoak kortse estu baten barruan nekez iraunaraziz, arnasa ezin hartu, eta pribatuak bananduz: lagunak eta gainerakoak. Lagunei ogi papur gutxi batzuk eskainiz eta besteei hori ere ez. · Gaur egun Euskal Herriko txoko honetan, El Correo Español erosi eta basko normala zaren bitartean, demagun Berria , demagun Argia besapean eramanda susmagarria zara, arazo bila zabiltza. Nola esango diezu ikasleei Berria erosteko El...
Nahikari ren post-a irakurtzen nagoela hasi naiz gogoratzen nola egin nuen nik selektibitatea. Eta suspenserik izan ez dezazuen aurretik esango dizuet ez nuela gainditu. Gehiago esango dizuet, lehenengo eguneko azterketen ondoren Barrenkaleko taberna guztiak bisitatu genituen behin baino gehiagotan, tabernariekin harremanak sakontze aldera. Gauez itzuli ginen etxera zortzi gazte –zortzi!- orduko Seat 850 ñimiño haietako batean, granate kolorekoa. Gehiago esango dizuet, Policía Nacional-ak jarritako kontrola pasatu genuen, gelditu gabe, eta gutariko bat besoa lehiatilatik aterata ...
Perzepzio sotil bat da. Datu solte eta leku askotakoek esaten didate, edo hori entzun uste dut. Euskararen aldeko jarrerak, euskaltzaletasunak -deitu nahi duzuen bezala- goia jo du eta apurka-apurka hasiera batean baina, beheranzko joera hartu du. Euskarak, * eskola publikoan, indarra galdu du: · Gurasoekin egiten diren eskolako bilerak euskaraz eta erdaraz izaten ziren lehen. Orain, sarrera liturjiko bat euskaraz eta erdarara jotzen da bestela luzatuko ginatekeelako, eta klaro, ordu honetan denok gaude nekatuta, eta... · Eskolako patioan umeak erdara hutsean -huts-hutsea...
Aurreko batean Patxi Gaztelumendi kexu zen Marinelak egiten zion elkarrizketa batean. Harritu egiten zen Patxi nolatan euskal blogosferan ez zen egon Otegiren atxilotzearen inguruko aipamenik. Ni ez nintzen harritu, guztiz harritu esan nahi dut. Izan ere zer (berri) esan daiteke horrelakoetan? Ze, klaro, ez gara hasiko “A ze injustizia!”, “Ez dago eskubiderik” eta horrelakoak esaten... Aitortu behar dut, ordea, My dear Josu Jonen adierazpen batzuk komentatzekotan izan nintzela: "¿Alguien cree que a un dirigente de ETA se le pueden poner 400.000 euros de fianza para ...
Julenen post, beti bezala, interesgarri baten harira, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, gure mendebalde aberats honetan “beste”en kulturei diegun begirunea, edo begirunerik eza. Begitantziño batzuk ekarri nahi nituzke honetaz arin batean bada ere, gauzak arean argitzeko gogoz geratu bainintzen orduan. Atsegin handiz, jakingose osoz eta begirune zintzoaz jakin nahi nuke guretzat diren bizimodu urrunez; esaterako, maasaiek duten ganaduen odolaz elikatzeko ohituraz edo gaur egun iraungitzear dauden Ameriketako indioen antzinako kosmogoniaz. Ohitura ezezagun eta horregat...
Ongia eta gaizkia zer diren. Horra galdera. Umeek, baina, sarri egiten dituzte horrelakoak, eta ez beti unerik egokienean; niri, adibidez, komunean nagoela egin berri didate, duela gutxi. Arratsaldean “Star Wars III” ikustera joan gara eta ez dute ondo ulertu Anakin Skywalker zergatik gaiztotu den, zergatik pasatu den alde ilunera. Azaltzen saiatu naiz –komuneko lanak amaituta- baina ez naiz gustura gelditu eta buruan geratu zait gaia inguruan orbitak egiten euli mozkor baten moduan. Gaiztoak nola egiten diren. To galdera. Garai batean oso “progrea” zirudien gizarteari berari egoz...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.