Txanpa galtzen ari gara (I)
Perzepzio sotil bat da. Datu solte eta leku askotakoek esaten didate, edo hori entzun uste dut. Euskararen aldeko jarrerak, euskaltzaletasunak -deitu nahi duzuen bezala- goia jo du eta apurka-apurka hasiera batean baina, beheranzko joera hartu du.
Euskarak, * eskola publikoan, indarra galdu du:
· Gurasoekin egiten diren eskolako bilerak euskaraz eta erdaraz izaten ziren lehen. Orain, sarrera liturjiko bat euskaraz eta erdarara jotzen da bestela luzatuko ginatekeelako, eta klaro, ordu honetan denok gaude nekatuta, eta...
· Eskolako patioan umeak erdara hutsean -huts-hutsean diot- ari dira eta zaintzaile eta maisu-andereñoek ez diete euskaraz egin dezatela esaten, euskaraz egiteko “agindua” ikasgelara mugatzen baita. Gogoratzen duzue Tele 5-n eman zuten “El Mundo Televisión-en dokumental hura? Ikastola baten barruan sartu ziren kazetariak eta ume batek esaten zien ez zietela erdaraz egiten uzten. Iruditzen zait inor ez dela agertu nahi ezeren debekatzaile. Sartu digute buruan, gure galtzaile buruan, Ikastetxe Alemanean behartu ditzaketela umeak alemanez bakarrik hitzegitera, baina guk ezin dugula berdin egin. Sartu digute buruan, gure buru akonplejatuan, hori "nazionalista-excluyente-etnicista" dela eta ez "multicultural-global-supermegamoderno". Gogoratzen duzue uda hartako berriaz, udalekukoaz, nola ume bat behartu omen zuten harriz betetako motxila eramatera erdaraz egitearren? Gaurko eskola publikoko maisu-maistrek ez dute horrela agertu nahi, indarra galdu dute. Ulertu behar ditugu.
Ez ezazue pentsatu irakasleak begitan hartu ditudala. Ondo dakit nik zer den egun osoan “Egizue euskaraz” esaka pasatzea.
(*) Eskola publikoaz ari naiz ikastoletan zer dagoen ez dakidalako, zehatzago, nire neure hurbilekoen eskolaz.
Iruzkinak
Olegario Makarrovski 2005-06-09 09:51 #1

Arrazoirik ez zaizu falta, kolega. >
Baina halan da be, arazoa askoz sakonagoa da. Eskoletan irakasleek haurrak-gazteak euskaraz hezitzeaz gain (eta noski irakasle guztiek ez dute sentsibilizazio bera honekin, inposatzaile konplejoez gain)niretzat arazoa da euskalduntzea eskolak bakarrik egin dezakeela pentsatzea. >
Gakoa, edo gakoetako bat behintzat da umeek-gazteek euskaraz (egitekotan) eskolan baino ez dutela egiten. Gero joaten dira musika klaseetara, entrenamendutara, telebista ikustera, etxera... eta erdera da nagusi. >
Eta ikastolez diozuna... berdin berdin. Ni ikastola pribatu baten hasi nintzen ikasten eta ikastola publifikatu baten bukatu nuen. Eta diferentziarik... ez. Kontua lekua da, ez eskolaren izaera. >
Bilboko eskola publiko edo ikastola baten (parametro batzuen barruan) antzera ibiliko dira. ETa berdin Gernikako eskola edo ikastola baten, seguraski. >
A ze txapa! >
Izan ondo

Utzi iruzkina: