Konflikto-az

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-06-03 19:58

Aurreko batean Patxi Gaztelumendi kexu zen Marinelak egiten zion elkarrizketa batean. Harritu egiten zen Patxi nolatan euskal blogosferan ez zen egon Otegiren atxilotzearen inguruko aipamenik. Ni ez nintzen harritu, guztiz harritu esan nahi dut. Izan ere zer (berri) esan daiteke horrelakoetan? Ze, klaro, ez gara hasiko “A ze injustizia!”, “Ez dago eskubiderik” eta horrelakoak esaten...
Aitortu behar dut, ordea, My dear Josu Jonen adierazpen batzuk komentatzekotan izan nintzela:

"¿Alguien cree que a un dirigente de ETA se le pueden poner 400.000 euros de fianza para salir a la calle al día siguiente?".


Azkenean ez nuen “tonu” egokia aurkitu eta alde batera utzi nuen idatzitakoa.
Baina onartu egingo dut Patxiren desafioa eta “konflikto”az hitzegingo dut. Hobeto esanda, bete bati emango diot hitza. Aholkuak dira, behar litzanak har bitza:


· Gerrako antze osoa engainuan oinarrituta dago.

· Beraz, gauza zarenean, egizu ezgauzarena; ekintzakor zaudenean, geldoarena.

· Hurbil zarenean, urrun zarela sinestarazi, eta hurbil zarela urrun zarenean.

· Zaindu eta tratu ona emaiezu presoei.

· Kopuruz ttikiagoa bazara, erretiratzeko gauza izan behar duzu.

· Puntu guztietan desabantaila baduzu, puntuoi itzurtzeko gauza izanen zara, armada ttiki bat boteretsuago den beste batentzat harrapakin erreza baita.

· Bere tropak, helburu amankomun baten atzean, baturik dituena garailea izanen da.

· Guduka zaitez maldaren aldera; ez eraso aldapen gora.

· Etsaiak aldez aurretiko negoziaketarik gabeko tregoa bat eskatzen badu, zerbait darabil asmaketan.


Li Tx’uan-ek erantsiak:

· Ez ezazue asasinatzea susta
· Armak zorigaiztoko erremintak dira


Gerraren antzea, Sun Tzu



Jozulinek argi baino argiago, eta behialako errekastoen ura bezain garden utzi nahi du hemen gainean aipatutako liburutik hartutako iritziak, delako Sun Tzu-renak baino ez direla eta, beraz, iritzion gaineko erantzukizunak eskatzekotan, Sun Tzu-ri berari edo bestela Li Tx’uan izenekoari eskatu beharko litzaizkiekeela (harrapatzekotan, jakina).


Utzi iruzkina: