Zuetako batzuk pentsatuko zenuten, gaizto halakoak, helbide “interesgarri”ren batzuk emango nizkizuela izenburu honekin. Ba ez. Aita Sainduari buruz hitzegingo dugu. Ez nuen asmorik honetaz hitz egiteko baina, beti bezala, egunkariak irakurtzeko daukadan ohitura konpultsiboak nakar orri zurira. Banengoen ba ni komunean, eskusuen irakurtzen baita ondoen egunkaria, (*) eta berri batek haginka egin dit. Honela zioen: “No se puede culpar al Papa de las muertes por SIDA en Africa” Eta ulertuko duzuenez, horrelako berri batek haginka egiten duenean min egiten du, eta garbi...
Goizaldeko ordu bata. Semea negarrez. -Aaaaaiitaaaaa! -Zer? -Ezin dot lorik ein. -Zer ba? -Zegaitik dau Andoni kartzelan? Noz urtengo da? Mila bederatziehun eta laurogeita hamarrean izango zen, hantxe-hortxe, urte bat edo bi gora behera. Ikaskideak “epatatu” egiten zituen On Luisek, etengabe, umorez. Esaldiak itzultzen hasi… eta ondoko ikasleari: -Nahi baduzu, latinez esango dizut! Esan eta egin, euskaratzeko esaldiak latinez esaten zizkion ondoan zeukan ikaskide oraindik bizarbakoari. Jakina, ikaslea aho zabalik. Jakinduria itzela susmatzen genion edozertaz ari ginelarik ...
Gure etxean denetariko jogurtak jaten ditugu. Baserriko naturalak, etxeko jogurtak (neuk egindakoak, honetaz hitzegingo dugu beste batean) edota betiko zaporedunak, “sugus” zaporeak dituztenak, alegia. Ba, zaporedun horiek egoten direnean, hor izaten da beti eztabaida ttikia nork zein jango. Koko zaporedunak ez ditugu erosten ez baitago kristaurik hori jateko kapaz denik. Mazedonia, melokotoi eta antzekoak ere gutxitan aurkituko dituzue gure hozkailuan (neuk erosten ditut eta gustatzen ez zaizkidanez...). Eztabaida ttikia limoizko eta mailukizko jogurten artean ...
Aspaldikoak dira “AUTOBUSAK BIHAR ETA BERANDU” (mañana y tarde) “TRENEN AZPIKOGONA” (combinación de trenes) BIGARREN LANDAREA (Segunda Planta) eta antzeko beste batzuk. Aipatu eta aipatu, ez digute dagoeneko barrerik eragiten; baina gustura egin dugu barre, eta egiten dugu oraindik, adibidez “Gaseosa Crus del Gorbea”-ren iragarkiak entzutean, bere garaian Chomin del Regatorekin egiten genuen bezala. Gaur egun ere ez dago urrun joan beharrik antzekoak topatzeko. Hona hemen aspalditxoan neuk begien aurrean topatutakoak: Bilbondoko “Forum”en: Lehiaketa matxu...
"En la Comisión de Derechos Humanos de Ginebra el gobierno cubano ha presentado una resolución que proclama la alimentación como un derecho básico. Se trata de una propuesta que siempre es vetada por Estados Unidos." Albiste hori irakurri dut berriki, Genevako Giza Eskubideen Batzordean Kubako gobernuak burubide bat aurkeztu duela, elikadura oinarrizko giza eskubide bihurtzeko. Proposamenari Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak betoa jartzen dio beti. Gogoratzen dut, lauso gogoratu ere urteen poderioz, Kuban egon ginenean kartel handiak zeudela kaleetatik, hemen bezala....
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.