On Luis

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-04-14 13:41

Goizaldeko ordu bata. Semea negarrez.

-Aaaaaiitaaaaa!
-Zer?
-Ezin dot lorik ein.
-Zer ba?
-Zegaitik dau Andoni kartzelan? Noz urtengo da?

Mila bederatziehun eta laurogeita hamarrean izango zen, hantxe-hortxe, urte bat edo bi gora behera. Ikaskideak “epatatu” egiten zituen On Luisek, etengabe, umorez. Esaldiak itzultzen hasi… eta ondoko ikasleari: -Nahi baduzu, latinez esango dizut! Esan eta egin, euskaratzeko esaldiak latinez esaten zizkion ondoan zeukan ikaskide oraindik bizarbakoari. Jakina, ikaslea aho zabalik. Jakinduria itzela susmatzen genion edozertaz ari ginelarik ere. Esku pilota zuen, eta du, gustuko. Bueno, gustuko, ez bere pasioa da. Esku pilota eta bere semea. Esaten zidan: -Tengo al chaval en la pelota! No sabes cómo le da! Gero hori euskeraz esaten ikasi zuen, hori eta gehiago.
Urteak joan eta egun batean kalean topo egin genuelarik, AEKra joan zela esan zidan,”Arregi izorratzeko, kar, kar, kar!”, orduan Joseba Arregi baitzen Kultura Sailburua.
Urteak berriro pasatu ziren (hori besterik ez dute egiten kabroi halakoak, pasatu eta pasatu), eta urteekin neuk ere izan nuen alaba eta gero semea, “chaval” bat, alegia. Eta, zer diren gauzak, umeari esku pilota gustatu.
Hara joan nintzen ba, frontoira umea Adiskide pilota eskolan apuntatzera eta hara non gazte majo-majo batek -pilota irakaslea bera, euskaldun petoa- atenditzen nauen eta egin beharreko guztiak erraztu. –Itxi dana neure kontu, neuk egingo dot.
On Luisen semea zen, “el chaval”, Andoni.

Handik gutxira Ertzaintzak atxilotu zuen frontoian bertan, ikasleen aurrean.
Gerokoak ezagutuko dituzue; ostantzean, hemen duzue aukera:

http://www.gara.net/idatzia/20050226/art103311.php

Argia astekarian (2005eko Apirilaren 10a - 1987.alea ) elkarrizketa mamitsua egin diote. Bestela, ondokoetan ere, zehaztasun gehiagoz:

http://tresdegracia.net/pagina.php?id_text=19
http://www.stoptortura.org/iritzi-irakurri.php?id=3
http://www.rebelion.org/noticia.php?id=12353
http://www.gara.net/orriak/P22072004/art90555.htm
http://www.stoptortura.org/iritzi-irakurri.php?id=8


Andoni Beroiz, aldi berean leku bitan egotea lortu zuen mutila, etxean dago dagoeneko. Nork ordainduko dizkio kartzelako 1095 egunak, 36 hilabeteak, 3 urteak?
Bitartean eskerrak eta zorionak eman behar dizkiogu bere aitari, On Luisi, semea errubakoa zela frogatzeaz gain, hain ondo idazteagatik.


Utzi iruzkina: