Urte pare batez oporrak Estatu Batuetan eman genituen, familiako batzuen etxean. Hemen izan zenuten -oraindik ere baduzue- gure “crazy americans” ezagutzeko aukera. R. esaterako New Jerseyko kaien inguruko kaleetan hazitakoa da, bertan lan egindakoa ere bai, eta kontatzen zizkigun gaztetako istorioetan jatorri desberdinetako jendea agertzen zen beti. Halakoetan, bat-batean galdera botatzen zigun: -Ezagutzen duzue greziarrik? Jatorrak dira greziarrak, beti ari dira Opa! Opa! Opa! Edo -Lan egin duzue inoiz italiarrekin? Ba, utzidazue zerbait kontatzen kar, kar, ...
Hunkibera naiz, ez pentsa. Ematen du batzuetan, idazten dudanagatik, ziniko hutsa naizela. Badut hortik zerbait, baina ez, hunkitu egiten naiz sarri. Kontua da hunkidura kolektiboekin arazotxoak ditudala, leun esatearren. Liturgia batzuek bilatzen duten malko isurtze aurrez programatutakoarekin. Onartzen dut ezin dudala liturgiekin: lotsa, auzolotsa eta galapan alde egiteko gogoa eragiten didate. Horregatik, baina ez horregatik bakarrik, ez nuen atzo parte hartu Gure Esku Dago-ren mobidan. Irrintzi, joste, kandela pizte, koreografia, bertso, kanta eta abarreko kontu horiek atzera egiten d...
Musikaz 20 aldiz hitz egin dizuet hamar urteotan, etiketei kasu egitera, behintzat. Zuek ikusi zeintzuk irakurri nahi dituzuen, nik kariño berezia diot ondoko zerrendako lehen istorioari: Zergatik deitzen da Für Elise Beethovenen pieza famatu hau? Piano baten gainean (I): Elisa eta Teresa Piano baten gainean (II): Nicaren ametsa Piano baten gainean (III): Dana emon behar jako maite dan horri Piano baten gainean (IV): Keith Jarrett, Ithaka urrutiegi dago Piano baten gainean (V): Dimitri Shostakovitxek bazuen sekretu bat Piano baten gainean (VI): Evelyn Glennie Piano...
Oharkabean ohartu naiz uste baino gehiagotan hitz egin dudala hamarkada honetan poliziaz eta politikaz. Eta, zer diren gauzak, erro beretik datozen hitzak dira bi biak. Etiketetan begirada azkar bat eginda, 24 aldiz agertzen da politika eta 9 polizia. Irakurri itzazue guztiak gustua baduzue, baina nik denetan bi aukeratuko ditut. Ageriko arrazoiengatik. Lehenengoa, hau, honengatik: Pentsatzen jarrita… Itsasoari errespetua bai baina beldurrik ez diogula izan behar dioskun logika berberak iradokitzen digu poliziarekin bestela jokatu behar dugula: beldurra bai, jakina, b...
Cover-ak kanta, poema edo halakoaren gainean egiten diren bertsioak dira. Ausardia handiz egin ditut batzuk hamar urte hauetan zehar. Niri batzuk gustatu zaizkit; zuei, zuek esan ;-). Mikel Laboa eta J.A. Artzeren Gure bazterrak: https://jozulin.eus/2006/10/teima-tutdi-divertimento-i/ Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagaren 37 galdera mugaz bestalde dudan kontaktu bakarrari kantarekin bi aldiz jolastu nuen: https://jozulin.eus/2006/04/37-erantzun-etiopian-neukan-kontaktu-bakarrari/ https://jozulin.eus/2008/11/37-galdera-63-milioi-estatubatuarrek-esperantzarekin-duten-k...
Ahaztu nahi ez nituen istorio ederrek ere bete dute bloga. Gehien bat amari eta izekori entzundakoak dira eta neure buru eskasarekin, idatzi ezean, aspaldi ahaztuta egongo ziren ondoren dauzkazuenak, adibidez: Maitasun istorio bi, benetakoak, eta konstatazio harrigarri bat (I) Maitasun istorio bi, benetakoak, eta konstatazio harrigarri bat (II) Maitasun istorio bi, benetakoak, eta konstatazio harrigarri bat (eta III) Gerra Gerraostea (I) Gerraostea (II) Nire ondasun guztiak Amaren lehen nobela
Esango dizuet gauza bat: 534 artikulu post mezu idazki gauza aldiz idatzi dut zerbait hemen. Holangorik!! Hasieran 200 hitz inguruko iritziak, geroago bestelakoekin ere ausartu izan naiz: itzulpenak, haikuak, kanta edo olerkien ‘cover‘ak, ipuinak… Hurrengo egun edo asteetan hamar urte hauetan neuk, arrazoi batengatik edo beste batengandik estimuan gehien ditudan batzuk paratuko dizkizuet hemen… nahi dudalako Hasteko: Gogoratzen duzue Jozulin bateria jotzen entzun zenutenean? Ba, hementxe, blogaren 4. urteurrenean: https://jo...
Zergatik hasi nintzen honetan? Laburbilduz: Inork argitaratuko ez zidakeena nik neuk argitaratzeko. Hain sinple. Artean, duela hamar urte -eta orain ere bai- erditutakoa plazaratzeko tresna ikaragarria iruditu zitzaidan bloga idaztezaleontzat. Hiru mandamendu agindu nizkion neure buruari bloga zabaldu orduko: Nahi nuen guztia argitaratuko nuen. Lotsa gainditu behar nuen horretarako. Eta, zer nahi duzue esatea, anonimotasunak lagundu zidan hasieran. Nahi ez nuen ezer ez nuen argitaratuko. Ez ninduen inork ezer argitaratzera behartuko. Argitaratuko nuena neuri gustatu behar zitzaidan l...
Kaixo lagun, blogaren helbide berria hauxe duzu: jozulin.eus Bertan elkar ikusiko dugulakoan ;-)
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.