Galtzen ari garena

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2015-09-06 10:51

Urte pare batez oporrak Estatu Batuetan eman genituen, familiako batzuen etxean. Hemen izan zenuten -oraindik ere baduzue- gure “crazy americans” ezagutzeko aukera. R. esaterako New Jerseyko kaien inguruko kaleetan hazitakoa da, bertan lan egindakoa ere bai, eta kontatzen zizkigun gaztetako istorioetan jatorri desberdinetako jendea agertzen zen beti. Halakoetan, bat-batean galdera botatzen zigun: -Ezagutzen duzue greziarrik? Jatorrak dira greziarrak, beti ari dira Opa! Opa! Opa!   Edo -Lan egin duzue inoiz italiarrekin? Ba, utzidazue zerbait kontatzen kar, kar, kar. . . !!  Edo: -Judurik baduzue auzoan?  Gure erantzuna, jakina, ezezkoa zen beti. Aurpegikera bitxiz begiratzen zigun, esanez bezala: baina non demontre bizi zarete zuek? Eta guk mozolo aurpegia ezin kendu.

Oroitzapen hau etorri zait sarri uda honetan, gosetik eta gerratik ihes doazenen datozenen berriak irakurtzean. Pentsatzen dut horixe galtzen ari garela Europa zahar, itxi eta antzu honetan. Nongo jendea dugu inguruan? Badugu greziarrik, senegaldarrik, siriarrik? Galtzen ari garena dira.


Utzi iruzkina: