Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

A Catalunya

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-08-23 17:06

Kaletik zoazela senar-emazteak beren artean katalanez, seme-alabak ere bai. Ikusten dituzu etxeko zaharrak, aulkiak atari ondora aterata, gerizpetan auzokoekin txolartean katalanez barreka. Herriko jaiak dira eta gazte koadrilak oihuka (“¿Qué pasa neng?” esanez elkar agurtzen dute) eta zarataka dabiltza kaleetatik, katalanez. Nerabe bi, neska eta mutila, lotsati, elkarri begietara begiratzeko adore barik oraindik, gauerako geratzen ari dira, katalanez. Caprabo hipermerkatuan errotulazio guztia katalanez dago, katalanez baino ez, goitik eta beheraino. Produktu zuri...


Tira ba lagunok, ez da inbiria emateagatik baina laster Mediterraneo aldera noa eguzkitan baino, gerizpetan tripaz gora etzatera. Imagina nazazue leku lasai batean pinu baten azpian, garagardoa edo gin-tonika (orduaren arabera) alboan, eta inguruan egunkariak, aldizkariak, liburuak eta lagunak. Txarrago ere egon liteke. Aguantatzen badut ez naiz luzaroan paratuko ordenadore baten aurrean eta ikusten baduzue Mediterraneoko herritxoren batean morroi bat, “pen-drive”a esku dardartietan, yonki aurpegiaz ciber-caféren baten bila, neu izango naiz, egon ziur. Ale famili...


Euskal Autonomia Erkidegoko egunkaririk salduenean: “Los niños más pequeños de la colonia de Pedernales estrenan experiencia lejos de casa. Siete días sin el amparo de papá y mamá...” Agertzen diren umeen izenak: Olatz, Jorge, Gonzalo. Ume batek dio: “Ah! Sois periodistas. Mi papá también. Trabaja en la tele.” Aurrekoa irakurrita honako ondorioak atera beharko genituzke: BBKren udalekuak egiten diren herriaren izena Pedernales da, ez Sukarrieta. EAEn ume gehienek izen espainolak dituzte. EAEn ume guztiek papá eta mamá deitzen diete beren gurasoe...


Ez naiz sekula izan oso zalea, baina noizean behin tokatzen da eta aurrekoan ere izan genuen familia batzeko egun horietako bat. Halakoetan sarri pasa behar duzu bazkaria ia ezagutzen ez duzunekin hizketan eta hobe zortea baduzu. Nik izan nuen zorte hori lehengo egunean eta solaskide paregabeak egokitu zitzaizkidan. Esaterako, bazegoen G., 1936ko azaroan jaioa, berak harro esaten zuenez, Euskadiko Errepublika Independientean. Zinez sinistuta dago G. Euskadi independiente batean jaiotako apurren artekoa dela eta entzun nahi dion guztiari esaten dio: -Eta zuk esan ahal dozu ...


Euliak

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-07-11 15:45

Uda uda da eta udan zoriontsuak izan behar dugu. Horixe gizarte honetako egia bat. Eguzkiak alaitu egiten gaitu, hondartzan primeran pasatzen dugu, bestela mendian belarretan etzanda... Hauxe dugu udaren irudia. Udak, ordea, baditu bere matrakak ere, hala nola sargoria, eguzkitarako kremaren usain okagarria, euliak, neskak narru guztiak agerian zure aurretik pasatzea, eltxoak; Tourra, Giroa eta Vueltaz mundu guztiak hitzegiten dizula... * Gauza hauetatik guztietatik ez da euliena gerra gehien ematen didana, baina gaur eguerdian txapa bereziki handia ematen ibili dira euliak...


Duela urte batzuk desietan egoten ginen uda noiz helduko neguko zapata eta galtzerdi lodiak ahaztu eta abarketak janzteko. Betidanik izan naiz abarketa zalea eta urteetan kolore guztietakoak jantzi ditut “Petra la pasiega”-renean amak erosita. Aurten ere hasi naiz abarketekin baina hainbat udaletako agintari txit gorenek erabaki dute, antza, goizero-goizero ureztatu behar direla herrietako kaleak eta, nagoen herrian nagoela ere, ez dago modurik abarketak jantzita goizean goiz egunkaria erostera joateko ze hor agertzen da kamioi zaratoso hori kaleak uholdeztatzen eta,...


Tu Pueblo

3
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-07-05 15:12

Aspaldion –pentsatuko duzue- obsesio moduko batek jota dago Jozulin. Aspaldion –esango duzue- mezu monotematikoak dira morroi honenak: euskararekin hau eta bestea eta ez dago eskubiderik eta abar... Egia da, baina bariku arrastia da, eguzki ederra dago eta erdarazko “egunkari” dohaineko batean irakurtzen dut Etxebarriko Udal Euskaltegiaren pribatizazioaz. Lehenik eta behin esan behar dizuet sasi-egunkari honek Tu Pueblo duela izena, eta honekin asko esan dizuet. Jakina, goitik behera erdaraz dago gure herrian banatzen den dohaineko, eta goitik behera erdarazko, ...


Holakorik!

3
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-06-29 18:51

Hara zer gertatu zaidan. Nire azken mezua b logera igo eta gutxira sartu naiz berriro aldaketa txiki bat egitera eta hara non, erantzun bat. Ilusioa egiten digute erantzunek eta zabaldu egin dut. Irakurtzen hasi eta... Scott A. McMillan delako batek galdetzen dit ea *Seychelles-etan ze hizkuntzatan mintzatzen diren: “What language do they speak in the Seychelles?” . Orain konturatu naiz soslaian, delako ** my profile horretan Seychelles-etan kokatu nuela nire herria (nahi bai). Kontua da Scott A. McMillan laguna, Californiako La Mesakoa (mahaia ...


Non gauden

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-06-29 13:35

Soziologoek harrikatu egingo naute beharbada, baina edozein euskotermometro bainoago neure ikasleez fidatzen naiz gure hizkuntzaren egoeraz hausnarrean nabilenean. Aurreko batean -izan zen perpausa, ekarri zuen solasak- euskal komunikabideez ari ginela eskatu nien ea zenbat hedabide ezagutzen zituzten euskaraz goitik behera . Taldetan jarri nituen eta han ibili ziren, ketan garunak, baten bat atera arte. Honakoak ondorioak: Teleberri izena ezagutzen dute, Gaur egun , ordea, ez. Ez dute ikusten… Gara eta Deia euskaraz direla uste dute ...


Zertan ginen? A, bai, jende interesgarria dagoela pistinetan. Aipatzen nizuen handikote beltzarana. Mediku itxura hartzen diot, edo bestela ertzainarena; dena dela, ez fidatu, aspaldion denak iruditzen zaizkit ertzainak. Bikote bat daukat aurrean orain. Gizon bat eta emakume bat, bi pertsona esan nahi dut, ez baitut uste bikote direnik. Hizketan ari dira eta igerilekurantz begiratzen dute noizean behin umeren bat zaintzen egongo bailiren, baina ez, ez da hori. Eta zelan dakit nik ez direla bikotea? Ez ditut entzuten eta ikustearekin bakarrik esango nuke aspal...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren