Familia bazkaria
Ez naiz sekula izan oso zalea, baina noizean behin tokatzen da eta aurrekoan ere izan genuen familia batzeko egun horietako bat. Halakoetan sarri pasa behar duzu bazkaria ia ezagutzen ez duzunekin hizketan eta hobe zortea baduzu. Nik izan nuen zorte hori lehengo egunean eta solaskide paregabeak egokitu zitzaizkidan. Esaterako, bazegoen G., 1936ko azaroan jaioa, berak harro esaten zuenez, Euskadiko Errepublika Independientean. Zinez sinistuta dago G. Euskadi independiente batean jaiotako apurren artekoa dela eta entzun nahi dion guztiari esaten dio: -Eta zuk esan ahal dozu holakorik?
Beste kontu xelebre bat ere kontatu zigun G.k, orain gutxi berari gertatutakoa. Eurak goxo-goxo lo eta goizaldeko seietan itzelezko burrunba entzun zutela beren etxean. Ohetik altxatu eta erdi lo eta ilunpetan, pasiloan Darth Vader-en moduan jantzitako suhiltzaile batekin egin zutela topo G.k eta emazteak. Atera kontuak, zelako sustoa. Sutea piztu omen zen garajeetan eta etxea hustu behar zuten berehala. Suhiltzaileak honakoa esan zien: -Hay que desalojar, ponganse algo y salgan a la calle... y sobre todo ponganse algo . G.ren arabera emazteari begira esan zuen azken hau. Honelako kontuekin ibili zitzaigun G. barreka eta zantzoka. Zorte itzela holako solaskidea suertatzea parean.
Bazegoen nirekin aspaldi ikasitako J. ere, baina harek esandakoa ezin dizuet kontatu. Honetaz eta hartaz ibili ginen garai bateko ikaskide eta irakasleez, nola zebilen Urlia eta ea noiztik ez genuen Sandia ikusi. Halako batean A.R. ekarri genuen gogora eta ze irakasle ona zen eta ze ondo pasatzen genuen bere klaseetan. –Ba, orain ez du barre askorik egiten, esan zidan J.k eta jarraian gidoilaririk sadikoenak ere asmatuko ez lukeen istorioa azaldu zidan. Zin dagizuet inoiz entzundako istorio tristeenetakoa dela eta, sentitzen dut, ezin dizuet kontatu, ez galdetu zergatik, izango da beharbada inork ez duelako bere miseriak haizatzea merezi, eta A.R.k are gutxiago.
Iruzkinak
Anonymous 2005-10-15 01:23 #1

hi all im harro >
nice to see you :) >
I made a new site harro >
its all about cash and harro

Anonymous 2005-10-15 01:48 #2

hi all im harro >
nice to see you :) >
I made a new site harro >
its all about cash and harro

Anonymous 2005-10-15 02:26 #3

harro tillema >Nice site
>I found here by searching harro tillema
>Check out this
harro tillema

Utzi iruzkina: