A Catalunya

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-08-23 17:06
1


Kaletik zoazela senar-emazteak beren artean katalanez, seme-alabak ere bai. Ikusten dituzu etxeko zaharrak, aulkiak atari ondora aterata, gerizpetan auzokoekin txolartean katalanez barreka. Herriko jaiak dira eta gazte koadrilak oihuka (“¿Qué pasa neng?” esanez elkar agurtzen dute) eta zarataka dabiltza kaleetatik, katalanez. Nerabe bi, neska eta mutila, lotsati, elkarri begietara begiratzeko adore barik oraindik, gauerako geratzen ari dira, katalanez. Caprabo hipermerkatuan errotulazio guztia katalanez dago, katalanez baino ez, goitik eta beheraino. Produktu zuriak hartu eta makarroi paketean dena dago katalanez, soilik katalanez. Arraindegiko neska katalanez ari da lankideekin eta zuri ere:¿Què vols?, lehen hitza katalanez.

Halako amorru ttiki batekin itzultzen naiz urtero Kataluniatik. Inbiria dela uste dut, eta ez naizela bakarra ere uste dut. Inbiria diogu Kataluniari hizkuntzaren egoeragatik, Irlandari ere inbiria diogu bake prozesua dela eta... Eta ez dakit Europako herririk zaharrena izatetik herririk enbidiosoena izatera ez ote garen heldu.

Baina ez egin kasu handirik, oporren ostea izango da igual.




Nahikari

Nahikari 2005-08-24 14:29 #1

<p>Iepa Jozulin! ><br />Uste dot danori gertaten jakula bardine, enbiria sanoa dala usteot. Kataluniara joan nazenetan enbiria pasau dot, dana katalanez euren artean, lelengo berbea beti katalana. ><br />Esaten dotzuenean ia Euskal Herrian bardina gertaten dan, askotan burue jeitsi ta egoera azaltzen dozu. Tristea da, baie esperantzea dekot egunen baten hau aldatuko dala. ><br />Etorkizunean ez dotzegu enbiriarik eukiko ez katalanei ez irlandarrei!</p>


Utzi iruzkina: