Zenbat gera? Lau? Bat? Hiru? Bost? Zazpi?

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-07-18 17:26
1

Euskal Autonomia Erkidegoko egunkaririk salduenean:

  • “Los niños más pequeños de la colonia de Pedernales estrenan experiencia lejos de casa. Siete días sin el amparo de papá y mamá...”
  • Agertzen diren umeen izenak: Olatz, Jorge, Gonzalo.
  • Ume batek dio: “Ah! Sois periodistas. Mi papá también. Trabaja en la tele.”

Aurrekoa irakurrita honako ondorioak atera beharko genituzke:

  • BBKren udalekuak egiten diren herriaren izena Pedernales da, ez Sukarrieta.
  • EAEn ume gehienek izen espainolak dituzte.
  • EAEn ume guztiek papá eta mamá deitzen diete beren gurasoei.
  • EAEko egunkaririk saldueneko estilo eta hizkuntza zuzentzaileek ez dute atsedenik hartzen.

Lagunok: Euskal Herriaz ari garenean honetaz ari gara ( batik bat esan beharko genuke?).




Xabi

Xabi 2005-07-19 08:04 #1

<p>Horixe gustatuko litzaieke "egunkari" horretako "kazetariei", errealitatea horrelakoa izatea eta gure herria Jorgez eta papaz eta mamaz betea egotea. ><br />Olatzen bat egon daiteke, hori bai, baina pasatu barik. Eta folklorikoa, ahal bada. ><br />Eta jendea, bitartean, barra-barra erosten paperezko zabor hori. ><br />Enpin.</p>


Utzi iruzkina: