Abarketak eta astronautak

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-07-07 14:13
1


Duela urte batzuk desietan egoten ginen uda noiz helduko neguko zapata eta galtzerdi lodiak ahaztu eta abarketak janzteko. Betidanik izan naiz abarketa zalea eta urteetan kolore guztietakoak jantzi ditut “Petra la pasiega”-renean amak erosita. Aurten ere hasi naiz abarketekin baina hainbat udaletako agintari txit gorenek erabaki dute, antza, goizero-goizero ureztatu behar direla herrietako kaleak eta, nagoen herrian nagoela ere, ez dago modurik abarketak jantzita goizean goiz egunkaria erostera joateko ze hor agertzen da kamioi zaratoso hori kaleak uholdeztatzen eta, badakizue, abarketak bustiz gero, agur. Orain, modernitatearen eta teknologiaren izenean, udan sandaliak jantzi behar dituzu, baina ez edozein txankleta merke, aizu! Colombia Hypergrip edo Kimberland Megaclimber, esaterako, jantzi ahal dituzu jendearen begiradaren beldurrik gabe. Nik ere baditut horrelakoak, ez pentsa, (ez nazazue agro-man huts imajinatu) baina ez dira inoiz izango uda osoan erabilitako abarketa zahar parea bezain erosoak.

Teknologia-modernitatea eta betiko trasteen arteko kontraste honek burura ekarri dit aspaldiko kontu hura, nola estatubatuarrak konturatu ziren espazioan ezin izango zituztela betiko idazluma eta bolalumak erabili, tintari bajatzen lagunduko zion grabitaterik ez zegoelako. Milaka milioi dolar xahutu zituzten espazioan idazteko ahalbideratuko zuen teknologia berriaren bila eta lortu ere lortu zuten grabitaterik gabe erabil daitekeen bolaluma: geroago Paper Mate izenez saldu dena. Errusiarrek ere arazo berbera zuten baina dirurik ez, ordea. Errazago konpondu zuten: SESBeko kosmonautei arkatzak eman zizkieten. Eta kitto.


Nahikari

Nahikari 2005-07-07 22:01 #1

<p>Nire aite ere zure antzera dabil. Goizean goiz jueten da lanera ta alpargatak ezin eroan (berak holan deituten dauz). Klasikuague da bera: beti urdin ilunek, Mertxeren dendan erosiek. Adina bakizu... Nik ere erabilten nebazan, baie hanka izorratute dekodanetik txorkatila ondo lotute eroan biot. ><br />Zenbet gaztek eroaten dabe oin alpargatak?</p>


Utzi iruzkina: