Cuba

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-03-29 19:39
3

"En la Comisión de Derechos Humanos de Ginebra el gobierno cubano ha presentado una resolución que proclama la alimentación como un derecho básico. Se trata de una propuesta que siempre es vetada por Estados Unidos."

Albiste hori irakurri dut berriki, Genevako Giza Eskubideen Batzordean Kubako gobernuak burubide bat aurkeztu duela, elikadura oinarrizko giza eskubide bihurtzeko. Proposamenari Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak betoa jartzen dio beti.
Gogoratzen dut, lauso gogoratu ere urteen poderioz, Kuban egon ginenean kartel handiak zeudela kaleetatik, hemen bezala. Hemen, 1987 urrun hartan, kartel erraldoi haiek Marlboro, Fortuna, Licor 43 edo nik dakit zer iragarriko zuten. Kuban, Cuban, mezu iraultzaileak haizatzeko erabiltzen zituzten: "Hasta la victoria siempre", "Yo también pertenezco a los comités de defensa", "Señores imperialistas,¡No les tenemos absolutamente ningun miedo!" eta horrelakoak ikus zitezkeen errepide bazterretan. Neuri, batek deitu zidan bereziki; honela zioen: "En el mundo mueren de hambre al año cinco millones de niños. Ninguno es cubano". Harro egongo nintzateke neure agintariez antzeko zerbait esateko gai balira, ausartuko balira, horrelakorik pentsatzen ausartuko balira.
Handik etorri ginenean txoria baino alaiago hasi nintzen Kubako banderadun pin-a paparrean erabiltzen. Gero, urteak joan eta urteak etorri, kajoiaren sakonean geratu zen, ahaztua, galdua... Gaurtik aurrera berriro ikusiko duzue Kubako,Cubako, bandera neure paparrean fier, Malekoian bezala haize epelean kulunkatzen.

Anonymous

Anonymous 2005-10-15 01:24 #1

hi all im harro >
nice to see you :) >
I made a new site harro >
its all about cash and harro

Anonymous

Anonymous 2005-10-15 01:49 #2

hi all im harro >
nice to see you :) >
I made a new site harro >
its all about cash and harro

Anonymous

Anonymous 2005-10-15 02:28 #3

ballroom harro >Nice site
>I found here by searching ballroom harro
>Check out this
ballroom harro

Utzi iruzkina: