Selektibitatea
Nahikari ren post-a irakurtzen nagoela hasi naiz gogoratzen nola egin nuen nik selektibitatea. Eta suspenserik izan ez dezazuen aurretik esango dizuet ez nuela gainditu. Gehiago esango dizuet, lehenengo eguneko azterketen ondoren Barrenkaleko taberna guztiak bisitatu genituen behin baino gehiagotan, tabernariekin harremanak sakontze aldera. Gauez itzuli ginen etxera zortzi gazte –zortzi!- orduko Seat 850 ñimiño haietako batean, granate kolorekoa. Gehiago esango dizuet, Policía Nacional-ak jarritako kontrola pasatu genuen, gelditu gabe, eta gutariko bat besoa lehiatilatik aterata panderoa jotzen. Sinestu. Gehiago esango dizuet, zortzi haietako bat ertzaina da, bizkartzaina hain zuzen, eta beste bat organitation eko “número uno” izatera iritsi omen zen; “de la cúpula”, alegia. Azken hau neure ondoan suertatu zen bigarren eguneko azterketetan eta txahalak botako zituela esaten pasatu zuen azterketa guztia. Nik ez nion kasu handirik egin, entzundako hitzaldia idazteko unean ...lokartu bainintzen.
Enpin! Selektibitatea penkatuta ere bizirik jarraitu genuen eta hemen gaude. Bizkartzaina ere hortik dabil bizkarren bat edo beste zaintzen. Eta bestea... bestea Frantziako espetxe batean, egonean.
Eta zuek? Zelako selektibitatea izan zenuten?
Iruzkinak
Janire Rodriguez 2005-06-12 12:29 #1
<p>Ba gainditu neban selea, baie notie asko jeitsi jaten. Batxilergoan 7,74 bat ukin neban da seleagaz 6,8 baten gelditsu jaten erdize. Baie tira gainditzea zan garrantzitsuena da bitzu oin karrera bat eitzen nau. Ez ziran oso onak izan neure selektibitateko egunek... da zeuek... zelako tropa! jaja</p>
Utzi iruzkina: