Txanpa galtzen ari gara (eta III, azken sermoia)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-06-21 20:01
1

Eta gizartean ere txanpa galtzen hasi gara:

  • Galtzen ari gara EBPN ez delako inoiz benetan aurrera eramango EAEko ezein herritan, ez zutelako horretarako sortu, asmatu zuenak Kontseiluaren ekinbideak gelditzeko asmatu zuelako, besteak beste.
  • Galtzen ari gara euskarazko aldizkariei dirua banatzen zaienean Aldaketa16 (ez diot linka jarri nahi) bezalako aldizkari fantasmagorikoari ematen diotenean ARGIA ri ematen diotenaren dirulaguntzaren ia erdia. Horrek esan nahi du ARGIAk duen garrantziaren erdia duela? Kar, kar, kar, zatitzen naiz! (me parto). Eta azken hau ez bazaizue euskara zuzena iruditzen, Aldaketa16 aldizkarian, ekainaren 6ko dataz, irakurri berri dut honakoa: “ Eta hori Diputatuen Kongresuak ETAk armak utziz gero dialogora ateak irekiko zizkion mozioa onartu eta egun gutxi tara gertatu da” . Kaka egiten digute burutik behera.
  • Galtzen ari gara Lehendakariak lehendakari izateko (soilik?) ikasten duelako euskara. Lehendakari izan nahi duenak orain bi hilabete esan ditu (lotsagarriki irakurri ditu) bere lehen hitzak euskaraz Lehendakari izan nahi duelako bakarrik. Sailburu batek –lau urtez sailburu izandako batek- dio hauteskunde kanpainan bi urte barru euskaraz egiteko gai izango dela. Gero dioenak...
  • Eta galtzen ari gara hainbeste urteren ondoren oraindik ez dugulako Hizkunz Politika Nazionalik eta denok, neugandik hasita, EAEzentrismoak jota bizi garelako.

Ederra pazientzia daukazuna! Honaino heldu bazara, aspaldian ni bezain demagogo zabiltzala seinale. Eman zure iritzia, eta emaidazu egurra merezi badut.
Amén.




Olegario Makarrovski

Olegario Makarrovski 2005-06-21 22:32 #1

<p>kasuen... ><br />emango nizuke egurra, baina eske zurekin ados egonda ez dauka graziarik! ><br />arrazoi duzu jozulin. ><br />eta gehi dezadan: zoritxarrez</p>


Utzi iruzkina: