Txanpa galtzen ari gara (II. sermoia)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-06-14 13:50
2

Euskaltegietan ere indarra galdu dugu:

· Ez goaz gorantz, ez digutelako uzten. Eusko Jaurlaritzaren diru politikak eskuak lotuta uzten ditu euskaltegiak, publikoak kortse estu baten barruan nekez iraunaraziz, arnasa ezin hartu, eta pribatuak bananduz: lagunak eta gainerakoak. Lagunei ogi papur gutxi batzuk eskainiz eta besteei hori ere ez.

· Gaur egun Euskal Herriko txoko honetan, El Correo Español erosi eta basko normala zaren bitartean, demagun Berria , demagun Argia besapean eramanda susmagarria zara, arazo bila zabiltza. Nola esango diezu ikasleei Berria erosteko El Correon adibidez irakurtzen badute Martxelo Otamendi ezin dela “España”tik irten, edo deklaratzera deitu dutela Audiencia Nacionalera. Ez lagunok, ikasleak ez dira, ez superman, ez superwoman, ikasleek ez dute nahi arraro begira diezaieten lagunartean, familian... Ahaztu ditzagun betiko ikaslea = militantea zeneko garaiak.

· Gauzak, hala da, erabat aldatu dira eta gaur egun jada ez da ligatzen euskaltegietan. Egun ez dago Euskal-poteorik, ez afaririk ostiraletan eta sarritan, sinistu ezazue, idazle bat (edo beste norbait) euskaltegira ekarri hitzaldia ematera eta ikasleek alde egiten dute etxera “Orduan gaur ez dugu ezer emango , ezta?” esanez.

· Zer egin diogu (edo zer ez diogu egin) maisu bati edo funtzionario bati edo ertzain bati, euskaldundu ondoren ez badauka inorekin ere euskaraz aritzeko gogorik ikasgelatik kanpo? Horrela, egoera bitxiak sortzen dira: euskaltegian oso “jatorra” den ertzainak zakar erantzuten dio euskaraz zuzentzen zaion herritarrari edo bere lana euskaraz betetzen duen maisu / andereñoak bere seme-alabekin erdaraz ari da beti... Zertan egin dugu huts?

Nahikari

Nahikari 2005-06-15 11:24 #1

Garaiak aldatu dira, argi dago. >
Nazkatu nago metroan noanean edota autobusean jendea niri begira geratzeaz. Zergatik ezin dut Berria irakurri? Ah klaro, que son de la ETA! Nola ez naiz konturatu ba! >
Militante garaia bukatu da, asko eta asko doaz euskaltegira tituluaren bila, ez euskara ikasteko. Getxon Egizu egitasmoa dago, euskaldunberrientzako gauza ugari antolatzen dituzte euskaraz jarduteko, baina jende gutxi agertzen da. Tristea da, baina jendeak bakarrik erabiltzen du hezkuntzarako hizkuntza bezala eta titulu bat eukitzearren.

leire

leire 2005-06-17 13:00 #2

Aupa, Jozulin >
Gauzak zeharo aldatu dira. Ikasle asko oso jatorrak dira, baiña euskara eurentzat alferrik ikasten diharduten ikasgai gogorra baiño ez da. >
Askotan, nik iazten dudan sensazioa da hau montaje ikaragarria dela, eta gure lanak ez duela esertarako balio. >
Animo apur bat behar dugu. Laster amaituko da-eta kurtso

Utzi iruzkina: