Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak


Bart berandura arte geratu nintzen @jmendicute kazetari ausartaren kronika   Twitterren jarraituta. Gaur goizean bidaia luzea autoz eta Euskadi Irratia piztu dut, bidaialagun. Tertulia politikokoek garraztu didate gosaria: Batek zioen -ironia edo sarkasmo izpirik gabe, esan ere- ez dela beharrezko bestelako fororik ETAren azken mezuaz eta gure etorkizunaz jarduteko: "Legebiltzarra baita euskaldun guztion ahotsa entzuten den lekua". To!Segituan ile eta diskurtso zuridun epaile batek esan du -gorritu gabe susmatzen dut, baina ez dut ikusi- Patxi Lopez oso ondo ari dela kudeatzen ego...


Aspaldion badirudi "basque" etiketa duen edozer erakargarri suertatzen dela nazioartean. Zoriondu behar genuke geure burua, euskal auziak/ek badu/te lekurik atzerrian. Kontua da TIME erreferentziazko aldizkarian Iruña-Veleiako azken aurkikuntzez dihardutela, euskaldunok burujabetza nahia erromatarren garaian ere erakusten genuela ondorioztatuz. Azala hementxe duzue eta beherago jarri dizkizuet erreportajean agertzen diren argazki aipagarrienak eskaneatuta. Hemen irakur dezakezue artikulu osoa. Hona TIMEren azala eta, pixka bat beherago, argazkiak:   TIMEk aipatzen duen leh...


Pentsatzen jarrita... euskara galtzen denean -galduko da, ez egin zalantzarik- euskaldunon erruz izango da. Ze, klaro, euskaldun zaharrek ez dute euskaraz egiten Francoren garaian -eta Primo de Riverarenean ere bai, jakina- euskara debekatuta zegoen eta baserritar ezjakinen kontua zenez, inork ez zuen hala agertu nahi eta blablabla...Euskaldun berriek, bestalde, ikasi egin dute, nagusitan askok, eta klaro, lanean egingo dute baina gero etxe barruan eta lagun artean... beste kontu bat da hori eta abar, eta abar... Eta euskaldunzahar berriok -edo euskaldunberri zaharrok- bitartean, egiten dug...


Aurten ere badoa Jozulin oporretara eta, aspaldi hartatik ez dudanez idazkera batere hobetu, ez dut berriro idatziko ;-) Eta besterik gabe, ohiko programazioa itzuli artean, Twitterrekin utziko zaituztet. Ondo ibili! new TWTR.Widget({ version: 2, type: 'profile', rpp: 4, interval: 6000, width: 'auto', height: 300, theme: { shell: { background: '#c9600a', color: '#ffffff' }, tweets: { background: '#f57f18', color: '#0a010a', links: '#823f08' } }, features: { scrollbar: false, loop: false, live: false, hashtags...


Badira esaldiak behin irakurrita gogoan itsatsita geratzen direnak, egunetan eta asteetan atzetik segika dituzunak, hor, buruan jiraka... Esaterako, hau:"Si me das una tarde,me aprendo tus ojos"Edo beste hau:HITSASO: Ozeanoa, zure begi tristeetan.Bitxia, bietan agertzen dira begiak. Eta berdeak direla esango nuke.Errudunak: FasTfatum eta Markos.


        Gerezi denbora -Le temps des cerises- etorriko denaren itxaropenari egindako kanta ederra da; dio gerezien aroa laburra dela, baina beti izango dugula gerezi denbora bat.        Sagarren denbora filmean sagarrondo sail bat bion artean zaintzea da Alfontso Etxegarai eta Kristiane Etxaluzen etorkizunerako asmoa, bizirik mantentzen dituen esperantza. Sagarrondoz betetako zelaiek badute zerbait zerikusia duena bizitzaren zirkuluarekin, bizi pozarekin, gauzak ondo joatearekin. Nik neuk zoriontasunarekin lotu dut beti sagarrondo ...


Etorkizuneko Euskal Herri askean eskoletan erakutsiko dira Josu Martinezek eta Txaber Larreategiren dokumentalak. Orduko belaunaldiek ere sentituko dute memoria historikoa gorde beharra guk gaur bertan sentitzen dugun bezala. Etorkizuneko Euskal Herri askearen eskola horretan soilik izango da posible biktima guzti-guztien drama ezagutzea. Zoazte ikustera "Sagarren denbora" eta ikus ezazue "Itsasoaren alaba". Irauten duten minutu bakoitzak merezi du.


Errespetu gehiegi diogu erlijioari. Halakok esaten badu berak burua estalita eraman behar duela erlijioak hala agintzen diolako, ondo deritzogu, horixe da bere pentsakera. Baina tira, hurrengoan esango dizu ezin duzula Urliaren karikatura egin, iraintzen baituzu horrela, eta ezinbesteko ondorioa da zuri lepoa mozteko eskubidea ematen diozula. Edo bestela Sandiaren panpina labean izeneko errezeta zabaltzearren 192.000 € ordainaraziko dizute.Erlijioak ez du merezi beste sinesmen irrazional batek -demagun: Donald Ahatea nire lagun ikusezina da- baino errespetu handiagoa; hau da, sinestu ezazu ...


Eskutitza

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-06-06 21:22

Enrique Buenaventura Cali-ko taberna batean rona edaten ari zelarik, ezezagun bat hubildu zitzaion mahaira. Gizonak, apal, bere burua aurkeztu zuen, igeltseroa zela eta mesedea eskatu nahi ziola enbarazu handia ez bazen; barkatzeko atrebentzia. -Eskutitz bat idatz diezadazun nahi dut. Maitasun eskutitz bat. -Nik? -Esan didate zuk ahal duzula. Enrique ez zen horretan aditua, baina bularra puztu zuen. Igeltseroak argitu nahi izan zuen bera ez zela alfabetatugabea: -Nik idatzi ahal dut, badakit idazten, baina horrelako eskutitz bat ez, ez dakit. -Eta norentzat da eskutitza? -E…emakume b...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren