Eskutitza

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-06-06 21:22



Enrique Buenaventura Cali-ko taberna batean rona edaten ari zelarik, ezezagun bat hubildu zitzaion mahaira. Gizonak, apal, bere burua aurkeztu zuen, igeltseroa zela eta mesedea eskatu nahi ziola enbarazu handia ez bazen; barkatzeko atrebentzia.

-Eskutitz bat idatz diezadazun nahi dut. Maitasun eskutitz bat.

-Nik?

-Esan didate zuk ahal duzula.

Enrique ez zen horretan aditua, baina bularra puztu zuen. Igeltseroak argitu nahi izan zuen bera ez zela alfabetatugabea:

-Nik idatzi ahal dut, badakit idazten, baina horrelako eskutitz bat ez, ez dakit.

-Eta norentzat da eskutitza?

-E…emakume batentzat…

-Eta zuk, zer esan nahi diozu?

-Baneki, ez nintzen zugana etorriko.

Enriquek buruan hazka egin zuen.

Gau horretan bertan ekin zion lanari.

Biharamunean igeltseroak eskutitza irakurri zuen.

-Horixe! –esan zuen, begiak diz-diz- Horixe bera! Baina nik ez nekien hori esan nahi nuela.




Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta ahal bezala itzuli ditudanak.



Utzi iruzkina: