Eskutitza

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-06-06 21:22

Enrique Buenaventura Cali-ko taberna batean rona edaten ari zelarik, ezezagun bat hubildu zitzaion mahaira. Gizonak, apal, bere burua aurkeztu zuen, igeltseroa zela eta mesedea eskatu nahi ziola enbarazu handia ez bazen; barkatzeko atrebentzia. -Eskutitz bat idatz diezadazun nahi dut. Maitasun eskutitz bat. -Nik? -Esan didate zuk ahal duzula. Enrique ez zen horretan aditua, baina bularra puztu zuen. Igeltseroak argitu nahi izan zuen bera ez zela alfabetatugabea: -Nik idatzi ahal dut, badakit idazten, baina horrelako eskutitz bat ez, ez dakit. -Eta norentzat da eskutitza? -E…emakume b...


Mohammed Ashraf ez da eskolara joaten.Eguzkia irteten denetik harik eta ilargia ikusten hasten denera arte moztu, zulatu, muntatu eta josi egiten ditu futbolerako pilotak. Bira-biraka doaz pilotok Pakistaneko Umar Kot herriskatik munduko futbol zelaietara.Mohammedek hamaika urte ditu. Bost dituenetik egiten du hau.Irakurtzen baleki -zehazki, ingelesez irakurtzen baleki-, ulertu egingo luke amaitzen duen pilota bakoitzean itsasten duen plastikotxoan dioena: Guarantee: manufactured without child labour.Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta aha...


Soledad, bost urte, Juanita Fernandezen alaba:-Zergatik txakurrek ez dute postrerik jaten?Vera, sei urte, Elsa Villagraren alaba:-Non egiten du lo gauak, hemen, nire ohe azpian?Luís, zazpi urte, Francisca Bermúdezen semea:-Haserretuko da Jainkoa berarengan sinisten ez badut? Ez dakit nola esango ote diodan...Marcos, bederatzi urte, Silvia Awaden semea:-Jainkoak bere burua egin bazuen, nola moldatu zen bere sorbalda egiteko, ikusten ez bazuen?Carlitos, berrogei urte, María Scaglioneren semea:-Amatxu, zenbat urterekin kendu zenidan titia? Izan ere nire psikologoak jakin nahi du...Denboraren ...


Ximena Dahm artegatuta zebilen goiz hartan; ez zen gutxiagorako, egun hartan hasiko baitzen eskolan lehenbizi. Arineketan zihoan ispilu batetik bestera etxe guztitik. Halako joan-etorri urduri batean zoruan zegoen poltsa batekin estropozo egin eta luze erori zen lurrera. Ez zuen negar egin, bai haserretu:-Zer egiten du kakazahar honek hemen!?Amak arteztu nahi izan zuen alaba:-Laztana, hori ez da esaten.Eta Ximenak, lurretik, jakin nahi izan zuen:-Ama, eta zertarako daude, ba, esaten ez diren hitzak?Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta ahal b...


Haiti Amerikako herrialderik pobreena dela entzun dugu aspertu arte egunotan. Eta pobreziaren kontu hori aipatzen dutenean, eguraldiari buruz arituko balira bezala hitz egiten dute, munduan euri gutxien egiten duen lekua edo herrialderik beroena aipatuko balituzte lez. Baina ez, Amerikako herrialderik pobreena bada, ez da kasualitatez. Entzun Eduardo Galeanori:Kanporatzea 2000ko martxoan hirurogei haitiar itsasoratu egin ziren Caribean barrena txalupa txiker, eskasean. Hirurogeiak hil egin ziren. Itota. Ohiko albistea zenez, inork ez zuen jakin. Urak irentsitako haiek guztiak nekazari izana...


  Jaun ala andere? Biak aldi berean? Batzuetan jauna andere eta bestetzutan anderea jaun? Itsasoaren sakonean ez dago jakiterik. Meroak, eta beste zenbait arrain, artistak dira kirurjia bako sexu aldaketan. Erraztasun ikaragarriz, emeak ar bihurzen dira eta arrak eme. Baina inork ez die isekarik egiten, inork ez die traizioa leporatzen naturaren edota Jainkoren baten legeari. Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta ahal bezala itzuli ditudanak.