Denboraren ahoak (V): Eskulana

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-04-17 17:45



Mohammed Ashraf ez da eskolara joaten.
Eguzkia irteten denetik harik eta ilargia ikusten hasten denera arte moztu, zulatu, muntatu eta josi egiten ditu futbolerako pilotak. Bira-biraka doaz pilotok Pakistaneko Umar Kot herriskatik munduko futbol zelaietara.
Mohammedek hamaika urte ditu. Bost dituenetik egiten du hau.
Irakurtzen baleki -zehazki, ingelesez irakurtzen baleki-, ulertu egingo luke amaitzen duen pilota bakoitzean itsasten duen plastikotxoan dioena: Guarantee: manufactured without child labour.




Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta ahal bezala itzuli ditudanak.



Utzi iruzkina: