Denboraren ahoak (IV): Jende bitxia
Soledad, bost urte, Juanita Fernandezen alaba:
-Zergatik txakurrek ez dute postrerik jaten?
Vera, sei urte, Elsa Villagraren alaba:
-Non egiten du lo gauak, hemen, nire ohe azpian?
Luís, zazpi urte, Francisca Bermúdezen semea:
-Haserretuko da Jainkoa berarengan sinisten ez badut? Ez dakit nola esango ote diodan...
Marcos, bederatzi urte, Silvia Awaden semea:
-Jainkoak bere burua egin bazuen, nola moldatu zen bere sorbalda egiteko, ikusten ez bazuen?
Carlitos, berrogei urte, María Scaglioneren semea:
-Amatxu, zenbat
urterekin kendu zenidan titia? Izan ere nire psikologoak jakin nahi du...
Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta ahal bezala itzuli ditudanak.
Iruzkinak
txerra 2010-03-15 10:31 #1
Peio, 4 urte, nire lagun baten semea:<br /><br />- Ama, Patxi Lopez hori nor da? Lehendakaria ez zen ba Toquero?<br />
Utzi iruzkina: