Pentsatzen jarrita... (XIV): Total, un desastre

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-08-31 16:49
4

Pentsatzen jarrita... euskara galtzen denean -galduko da, ez egin zalantzarik- euskaldunon erruz izango da. Ze, klaro, euskaldun zaharrek ez dute euskaraz egiten Francoren garaian -eta Primo de Riverarenean ere bai, jakina- euskara debekatuta zegoen eta baserritar ezjakinen kontua zenez, inork ez zuen hala agertu nahi eta blablabla...

Euskaldun berriek, bestalde, ikasi egin dute, nagusitan askok, eta klaro, lanean egingo dute baina gero etxe barruan eta lagun artean... beste kontu bat da hori eta abar, eta abar...

Eta euskaldunzahar berriok -edo euskaldunberri zaharrok- bitartean, egiten dugu un mordollo todo nahastau, medio en castellano y medio en euskera, que nadie sabe zer den. Y cada vez metemos más erdera euskaraz gabiltzanean.

Total, un desastre.

Eta "en castellano" edo "en erdera" esaten dugu "en español" ari garela geure buruari aitortu ezinik.

Baina berdin da, euskara galtzen denean ere, Europako sudur handienen herria izaten jarraituko dugu.

Kataluniatik etorrita, hizkuntz-inbiriak jota, barkatuko didazue purrustada.

asier

asier 2010-08-31 18:19 #1

Jo baietz! Kataluniatik bueltan, beti inbidiaz jota egoten naiz. Nik ere, nagusia naizenean, katalana izan nahi dut.

Txadonak

Txadonak 2010-08-31 22:45 #2

Hori bez, sudur handienen herria Italia dok.

(Euskaldun gazte bat uzkie joten...)

patxi lurra

patxi lurra 2010-09-02 17:29 #3

Euskara galduko danean be... Europako pintxorik emoten segiduko dogu.

PS Oso ona euskaldunzahar barri eta euskaldunbarri zaharrena.

Benito

Benito 2010-09-04 12:33 #4

Jozulin, hemendik aurrera zigortuta zaude "Veranee en Euskadi" praktikatzera. Kanpotik holan etorriko bazara...

Utzi iruzkina: