Iruña-Veleia TIME aldizkarian

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-09-09 12:04
4

Aspaldion badirudi "basque" etiketa duen edozer erakargarri suertatzen dela nazioartean. Zoriondu behar genuke geure burua, euskal auziak/ek badu/te lekurik atzerrian.
Kontua da TIME erreferentziazko aldizkarian Iruña-Veleiako azken aurkikuntzez dihardutela, euskaldunok burujabetza nahia erromatarren garaian ere erakusten genuela ondorioztatuz. Azala hementxe duzue eta beherago jarri dizkizuet erreportajean agertzen diren argazki aipagarrienak eskaneatuta. Hemen irakur dezakezue artikulu osoa.
Hona TIMEren azala eta, pixka bat beherago, argazkiak:

TIMEk aipatzen duen lehen ostrakan, azalean jarri duten argazkikoan, hauxe irakur liteke:

HAV IIZ DA HISPANIA IIZTA GALIA

Ostraka honetan zera irakurtzen da, argi eta garbi:

PRIISO AVTRIGOIAK VASCONIARA

Beste hizkuntza batzuk ere irakur ditzakegu, latina bera, adibidez:

ROMANO VASQUI LUPUS

Ikertzaileak txunditu ditu angloen hizkuntzan aurkitutako honek (oso argi irakurtzen ez den arren):

WII DONT NIID HISPANIA

Bestalde, TIMEk Basque Learning Academy deitzen duenaz ere espekulatzen da erreportajean; izan ere, euskararen irakaskuntzan ohikoa den galde-erantzuna topatzen dugu bertan. Bide batez, esan dezagun ergatiboaren erabilera ez duela oraindik barneratu erromatarren garaiko ustezko ikasle hark:

KAIXO PIITRVS ZIIR MODVZ

NIK ONDO NAGO

Baina ikertzaileak benetan harri eta zur utzi dituena ostraka baten atzealdean aurkitu duten inskripzio misteriotsu hau izan da:

Apostata

Apostata 2010-09-09 16:19 #1

Joder ze ona, hahahaa!!!! Aupa Jozulin!!

stik

stik 2010-09-09 22:59 #2

Artikulu osoaren lotura ez dabil (nire ordenagailuan behintzat) eta ezin izan dut originala irakurri, baina interesgarria egindako laburpena!

Txadonak

Txadonak 2010-09-11 15:37 #3

Iruña-Veleia ilegalizatu behar da.

aritz

aritz 2010-09-22 11:03 #4

Ah ze barreak!

Bikaina!

Utzi iruzkina: