Irakurri ez dudan Volgako Batelarien artikulu honetan zehaztasuna falta zelakoan bidali diet nik neurea eta, aizue, argitaratu egin didate!! Hemen daukazue:(Klik gainean handiagoa ikusteko)


Gero esango dugu hau, hori eta bestea El País-i buruz baina gu ezjakin halakook ezagutu gabe eta erakutsi digute Gabriel Aresti handiak bazuela anaia bat, bikia gainera, eta idazle handia ere bazena. Aurrekoan izan genuen lehen arrastoa. Oraingoan Mario Arestiren biografia -obituarioa, zehaztz esanda, Mario gizajoa aspaldi hil baitzen- argitaratu dute. El País-en ordainpeko bertsioan dagoenez, pantaila-irudia hartu dut zuek ere irakur dezazuen. Ez horregatik. Honatx:(Handiago ikusteko, klik irudiaren gainean)


Oraingoan bai. Iazkoak azkenean ez zuen aurrera egin baina aurtengo honek berme guztiak ditu eta egungo hedabideen panorama iraultzera dator. Urtarriletik aurrera aldizkari berria kioskoetan: Papereko Sustatu. Argitalpen potoloa atera da, baina hemen doazkizue, aurrerapen bezala, azala eta aurkibidearen hiru orrialdeak. (Gainean klik handiago ikusteko) Azala: Aurkibidea 1: Aurkibidea 2: Aurkibidea 3:


Ez galdetu zelan lortu dudan, ez dizuet aitortuko nor den nire deepthroat; kontua da lortu dudala datorren igandean Patxi Lópezek El País egunkarian argitaratuko duen artikulua, Kirmenena eta Ruperrenaren hari beretik doa oraingoa ere. Hemen duzue: (egin klik argazkiaren gainean handiago ikusteko)


Aspaldion badirudi "basque" etiketa duen edozer erakargarri suertatzen dela nazioartean. Zoriondu behar genuke geure burua, euskal auziak/ek badu/te lekurik atzerrian. Kontua da TIME erreferentziazko aldizkarian Iruña-Veleiako azken aurkikuntzez dihardutela, euskaldunok burujabetza nahia erromatarren garaian ere erakusten genuela ondorioztatuz. Azala hementxe duzue eta beherago jarri dizkizuet erreportajean agertzen diren argazki aipagarrienak eskaneatuta. Hemen irakur dezakezue artikulu osoa. Hona TIMEren azala eta, pixka bat beherago, argazkiak:   TIMEk aipatzen duen leh...


Badakizu, Benedikto XVI -benetakoa, ez fake bat- Facebooken dago, egiozu lagun eskaera!!(Argazkian klik, handiago ikusteko)