Kategoria: sinfundamento
Aspaldion badirudi "basque" etiketa duen edozer erakargarri suertatzen dela nazioartean. Zoriondu behar genuke geure burua, euskal auziak/ek badu/te lekurik atzerrian. Kontua da TIME erreferentziazko aldizkarian Iruña-Veleiako azken aurkikuntzez dihardutela, euskaldunok burujabetza nahia erromatarren garaian ere erakusten genuela ondorioztatuz. Azala hementxe duzue eta beherago jarri dizkizuet erreportajean agertzen diren argazki aipagarrienak eskaneatuta. Hemen irakur dezakezue artikulu osoa. Hona TIMEren azala eta, pixka bat beherago, argazkiak: TIMEk aipatzen duen leh...
Ateoen autobusaren ostean...:Hemen egin ditzakezue zuek ere gehiago.
Tematzen gara, tematu. Denok berdin, jarraitu beharreko moda bailitzan. Jose Luis Rodriguez Zapaterori, Zapatero deitzen diogu; Alfredo Perez Rubalcabari, Rubalcaba. Zer du txarrik "Rodriguez Presidentea" esateak edo "Perez Gobernuko bozeramalea" erabiltzeak? Ez ote gaude abizenagatiko arrazakeria kasu argi baten aurrean? Ez ote da baztertzailea Perez eta Rodriguez deituren jabeekiko? Eta berdintasun legea? Ni, morroi hauen aita banintz - desdeluego- zeharo haserre egongo nintzateke dagoeneko inbisibilitate mediatiko hau dela kausa. Eta agian Abizen Arrunten Jabe Bazte...
Kaguenlatxota! Harrapatu naute. Paparazzi hauekin ez dago lasai bizitzerik, osteratxu bat egitera joan eta –izorrai- hor dituzu: Klik!, klik!, klik!. Hemen ez dago ez intimitaterik ez ezer... Alde egin beharko dut hemendik, baina nora?
Uste zabalbua da, baian es da egia bolgariok arineggi iadztn gudula, ta ez dugula idatitako tstuak erepazatzen, badaezdapan, akatzen ba edo best egon daitkeeen. Digutn indibiaren hondorioz bokatato purrrustada zentzujabeak bestetik ez diira. Zintz dagisuet irakutzen hari zaraten tetu hau hirru ero au albiz erre pasatu dudula argiparatu baino lhen, darion perfekizoak gargi eta arbi erakuzten dun bésala. Futsik bageko kitrikak bolgarioi eiten dikigutenak, beras. Quod erat demostrandum.
Emakumeen bularretara begiratzeak bizitza lutzatzen omen du. To, no. Esperimentua 200 gizonekin egin zutela diote, bost urtez; subjektuen erdiek egunean 10 minutuz begiratzen zieten andreen bularrei eta beste erdiek ez. Baditut zenbait galdera: Eta beste erdiak bost urtez egon ziren inongo emakumeren bularretan begiak pausatu gabe? Bost urtez? 1.825 egunez? Nola aguantatu zuten? Lotu egin zituzten? Begiak estali? Drogaren bat eman zieten? Zoratu egin ziren esperimentuaren amaierarako? Begiratu behar diren bularrak emakume berberarenak izan behar dira? Berdin luzatuko digu bizitza ...
Abestiekin segituz, eta duela urtebete eskas hasitako tradizio luuuuuze bati jarraiki, hona Jozulin udako abestia aurten ere euskaratzeko prest. Manhattanttaranttanttan, Mikel Urmenetaren blog erabat gomendagarrian topatu nuen duela zenbait denbora eta, koño! itzuli behar dut ba! esan nion neure buruari. Neure buruak baietz erantzun zion neure buruari -ez daki ezetz esaten- eta hor behean daukazue emaitza, itzulpen libre, libre, librea... Bizkaierazko ikutua eman diot eta agian horrek inkongruentzia pitin bat (berez duenaz gain) gehitzen dio nagusiki Nafarroan entzungo den abestiari. Baina ...